Bdelloidea ur gezan eta lur hezean bizi den rotifera klase bat da. Errotifero hauek koroa ondo garatua dute, bitan zatiturik.[1] Igeri egiten edo arrastaka ibiltzen dira. Zenbait izain moduan egiten dutenez, izen zientifiko hori hartu dute (grezieraz: βδελλα, bdella, izain esan nahi du).
Nahiko sexualitate berezia dute: ez dute arrik eta emeak partenogenesien bidez ugaltzen dira.[2] Milioika urtez asexualak izan arren, 450 espezie baino gehiago sortu dituzte eta, gainera, sexu bidez ugaltzen diren beste errotiferoen oso antzekoak.
Galeria
Erreferentziak
Kanpo estekak