Batasun Katolikoa (gaztelaniaz: Unión Católica, UT) espainiar alderdi tradizionalista izan zen, 1881 eta 1884 artean iraun zuena. Alejandro Pidal y Mon eta Orza eta Canga Argüelles kondeek sortua, Espainiako Lehenengo Errepublikan karlistekin batu eta Hirugarren Karlistaldian utzi zuten neokatolikoek osatzen zuten[1].
Leon XIII.a aita santuak hala eskatua, 1884an Alderdi Liberal-Kontserbadorearekin batu zen.
Erreferentziak
- ↑ Artola, Partidos y programas políticos (1808 - 1936). I. Lib., Madril, 1974, 329. orr.
Kanpo-estekak