Batak herria Hego-ekialdeko Asiako talde etnolinguistikoa da, jatorria Indonesiako Sumatra uhartearen iparraldean duena, Toba aintziraren inguruan. Zazpi multzo nagusitan banaturik daude: Angkola, Dairi, Karo, Pakpak, Silindung, Simalungun eta Toba. Beren hizkuntza, batak deitua halaber, malaysiar-polinesiar hizkuntzen familiakoa da. Kristautasuna da gehienen erlijioa[2].
Haien herrietan ageri den zurezko arkitektura guztiz berezia da: etxeak lurretik bereizten dituzten oholen gainean jasoak dira, teilatuak irtenak dituztela. Nekazaritzatik eta abeltzaintzatik bizi dira: bufaloak eta zaldiak hazten dituzte, eta arroza eta patatak landatzen dituzte batez ere.
Erreferentziak
Kanpo estekak