Basileako Hitzarmena

Basileako Hitzarmena
Datuak
MotaUnited Nations treaty (en) Itzuli
webgune ofiziala

Basileako Hitzarmena edo Basileako Konbentzioa izenez ezagutzen dena, berez da Hondakin Arriskutsuen Mugaz Gaindiko Mugimenduak Kontrolatzeko eta Horiek Deuseztatzeari buruzko Basileako Hitzarmena. Nazioarteko ingurumen-akordioa da, ingurumenaren zaintzarako egokia den hondakinen kudeaketa ezarri eta hondakin arriskutsuen mugaz gaindiko mugimendua kontrolatu asmo duena. 1989ko martxoan onartu zen eta eta ingelesezko izen ofiziala hau du: Basel Convention on the Control of Transboundary Movements of Hazardous Wastes and Their Disposal. Hondakin elektronikoak eta plastikoak hartzen ditu kontuan Hitzarmenak, bereziki.

Akordioa 1992ko maiatzaren 5ean sartu zen indarrean. Europar Batasunak Hitzarmen honen irizpide eta betebeharraj Hondakinen Bidalketa Araudian ezarritako zuzentarauekin lotu ditu, eta estatu kide guztientzat legez lotesleak dira.

Norvegiaren ekimenez, 2019an gogortu egin ziren plastiko kutsatzaileei zegozkien arauak. Helburua da erabilitako plastikoa ingurumena errespetatuz prozesatzen dela ziurtatzea, pertsonak eta ingurumena kaltetuz erre ez dadin, eta itsasora jaurti ez daitezen. Europako Batasunak berrikuspen hori ere onartua du. [1]

AEBak dira 2022 bitartean Hitzarmen hau berresteari uko egin dion herrialde garatu bakarra, eta hori salatu dute askok, besteak beste, Greenpeacek eta Seattleko Basel Action Network, AEBek hondakin elektronikoen ehuneko 80 inguru esportatzen dituelakoan. [2]

Bere aldetik, Afrikako Batasunak Bamakoko Hitzarmena negoziatu eta ezarri zuen Basileako Hitzarmenaren luzapen gisa.

Erreferentziak

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, alemanezko wikipediako «Basler Übereinkommen» artikulutik itzulia izan da, 2022-07-09 data duen 224373588 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-07-09 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. eumonitor.eu, Decision 2019/638, abgerufen am 16. Juli 2021.
  2. Jochen Hippler, Jeanette Schade: US-Unilateralismus als Problem von internationaler Politik und Global Governance (INEF-Report 70), Duisburg 2003.

Kanpo estekak