- Artikulu hau telebista saioari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Barraka (argipena)».
Barraka Iker Plazaolak gidatu zuen Primeran plataforma digitaleko umorezko saioa izan zen.[1] Lehen denboraldiak hamar saio izango zituela iragarri zen, baina bi eman eta saioa eten zuen EITBk, [2] aurkezlearen kontrako salaketa batzuen ondoren, zeinetan sexu-erasotzailetzat jo zuten Plazaola. Primeranen zeuden atalak ere kendu zituen EITBk.[3]
Saioa Hiru Damatxok ekoitzi zuen EITBrentzat, eta Lander Arretxea izan zen zuzendaria.[4]
Umorezko elkarrizketa saio gisa aurkeztu zuten Barraka, batez ere publiko gazteari begira egindakoa. Late night eran egin zuten, nazioartean sona izan duten hainbat formatutan oinarrituta.[5] Programa zuzeneko faltsu gisa ekoitzi zen.
2024ko azaroaren 17an estreinatu zen. Iker Plazaolak aurkeztua eta berarekin batera Danel Pascual, Maria Blanco eta Julen Goldarazena (Flakofonki) agertu ziren, kolaboratzaile finko gisa iragarriak. Saio bakoitzean gonbidatu gehiago ziren egotekoak. Primeranen ikusgai egon ziren bitartean, bertako saiorik ikusienak izan ziren.
Hiru Damatxok 2024ko azaroaren 6an publikoarekin grabatu zituen bi saio Donostiako (Gipuzkoa) Gazteszenako antzokian, eta horiek eman zituzten jarraian:
Beste saio grabaturik izan bazen, ez zituzten eman.
Programaren etena
Bi saio eman ondoren, hirugarrena ematekoa zen igandean (2024ko abenduaren 1ean), emakume talde batek X/Twitterren salaketa anonimoa argitaratu zuen, sexu-erasotzailetzat joz pertsona bat, izena eta saiorik aipatu gabe.[7] Laster zabaldu zen berria Barraka zela programa eta aurkezlea, Iker Plazaola, salatutako pertsona.[3]
Erreakzioak berehalakoak izan ziren. EITBk jakinarazi zuen bere edukietako baten ekoizpena eta emisioa eten zuela, kautelaz, saiorik aipatu gabe.[8] Hiru Damatxo ekoiztetxeak ere egun berean kaleratu zuen ohar bat, aditzera emanez bazekitela salaketa etorri bazetorrela. Salatzaileei babesa erakutsi zien ekoiztetxeak, iragarriz aldi berean proiektuaren sustapena eteten zutela, eta EITBrekin bilerak izango zituztela.[9]
Salaketa
«
|
Euskal komunikabide ezberdinetan ezaguna den mutil gazte bat erasotzailea da. Herri ezberdinetan mugitu da oholtza gainean euskal artista ezberdinekin elkarlanean.
Umore arlotik bakarrizketa zein show ezberdinak gidatu ditu, programa propio bat aurkeztu arte.
Oñatiarra da, karisma handia du, baita babes soziala ere.
Baina txanponaren alde bat besterik ez da hori. Toki ezberdinetako neska gazteak hori salatzeko antolatu, eta salaketa publikoa egiteko helburuz sortu dugu kontu hau. Ez baita eraso bakarra izan, asko gara gizon honen eraso fisiko, sexual, psikologiko eta berbalak jasan ditugunak; ez behin, ez bitan... erasoek denboran iraun dute, eta gainera ugaritu egin dira.
Egoera honek ezin du isilpean jarraitu eta neurriak edota erantzukizunak hartu behar dira.
Ezin da erasorik berriz gertatu. Aski da. Ez dugu emakume gehiago arriskuan egon dadin nahi. Gure artean antolatu gara, babestu eta zaindu gara; zu ere erasotua izan bazara, jakin, babestuko zaituen sare bat badagoela.
Erasorik ez erantzunik gabe.
Erasoen aurrean, autodefentsa feminista.
|
»
|
bukatu_da_showa izeneko Twitterreko kontuan argitaratukoa, 2024
|
Hiru Damatxoren erantzuna
Hiru Damatxok iluntze horretan bertan kaleratu zuen ohar bat. Bi puntu nagusi izan zituen ohar horrek[10]:
«
|
Zilegitasun osoa aitortzen diegula erasoak salatu dituztenei, eta gure babesa eskaintzen diegula, gure esku dagoen guztian, min gehiago ez eragiteko. Ez dugu erasorik onartzen eta ez dugu erasotzailerik babestuko.
Duela egun gutxi izan dugula honen guztiaren berri, eta ez dugula lehenago neurri publikorik hartu oharra kaleratu duen taldearen borondatea eta denborak errespetatzeko. Behin publiko eginda, ardura hartzea dagokigu.
Eta honako neurriak hartuko dituztela ere jakinarazi dute:
Alde batetik, proiektu horren sustapena, emisioa eta sareetako zabalkundea bertan behera utziko dugu une honetatik bertatik.
Beste alde batetik, EiTBrekin bilerak abiatuko ditugu lehenbailehen egoeraren larritasunari dagozkion neurri gehiago hartzeko.
|
»
|
Hiru Damatxo, 2024
|
Erreferentziak
Kanpo estekak