Barneko arteria torazikoa edo barneko bularralde-arteria[1] (emakumezkoen kasuan) arteria subklabiotik eratorritako adar bat da, beheranzko norantza duena. Bularra eta torax aurrealdea irrigatzen ditu eta esan dezakegu arteria bilaterala dela, hau da, bularrezurraren ezker nahiz eskuin aldean kokatzen dira.
Egitura
Barneko arteria torazikoa arteria subklabioaren jatorritik gertu sortzen da.
Beheranzko norantzan, torax kaxaren barnealdetik igarotzen da, bularrezurraren edo esternoiaren eta titi areolaren artetik. Horrez gain, aipatzekoa da kanpoko muskulu lapranaren eta nerbio bagoaren (10. nerbio bikote kraniala) artetik pasatzen dela. Arteria honekin batera, barneko zain torazikoa kokatzen da.
Banaketa
Aurreko torax horma, mediastino erraiak eta diafragma muskulurantz hedatzen da.