Barietate-antzerkia, edo barietate-ikuskizuna ikuskizunen formatu bat da, eta bertan hainbat saio artistiko edo performance aurkezten ziren. XIX. mendean eta XX. mendearen hasieran oso ezagunak ziren askotariko ikuskizun hauek biltzen zituzten: dantzak, musika-emanaldiak, ilusionismoa, deklamazioa, umorismoa, akrobazia, zirku-arteak, bitxikeria biologikoen erakusketa, animalia entrenatuekin egindako ikuskizunak, antzezlanak, malabarismoa, kontorsionismoa, transformismoa[1] eta abar. Ikuskizunak publikoari aurkezten zaizkio, argumentu-harremanik jarraitu gabe; hau da, ordena zehatzik ez duten hainbat ekitaldi aurkezten zaizkio publikoari. Gainera, ikuskizunean pertsona ospetsuek parte har zezaketen, baita vedette-ek, atletek, musika-orkestrek eta imitatzaile ospetsuek.
Bon-Ton Burlesquers (1898) aurkezteko kartela.
Jules Chéret del Folies Bergères-ek sustatutako kartela, Loie Fuller aurkeztuz.