Barberini jauregia (italieraz: Palazzo Barberini) Italiako Erroma hiriburuko Kirinal muinoan kokatua dagoen jauregi bat da, Trevi rionean. Aintzinako Artearen Galeria Nazionala dago bertan[1].
Historia
1549an Sforza familiak palazetto bat eraiki zuen bertan baina 1625 urtean Alessandro Sforza kardinalak diru arazoak izan zituen eta Maffeo Barberinik (Urbano VIII.a Aita Santua) erosi zion eremua. Aurretik zegoena eraitsi eta jauregi berria altxatu zuen.
1627an Carlo Maderno arkitektuak abiatu zituen lanak eta 1629an hau hil zenean Francesco Borromini eta artean hasiberria zen Gian Lorenzo Berninik jarraitu zuten eraikuntzarekin. Bernini berak amaitu zuen jauregia 1633an. Urbano VIII hil zenean Inozentzio X.a Aita Santuak konfiskatu zuen jauregia, baina Barberini familiari itzuli zion 1653an.
Gaur egun, Corsini jauregiarekin batera, Antzinako Artearen Galeria Nazionalaren (Galleria Nazionale d'Arte Antica) museoa osatzen du.
Erakusketako hainbat lan nabarmen
Erreferentziak
- ↑ Blunt, Anthony. (1958). The Palazzo Barberini. Journal of the Warburg and Courtauld Institutes.
Kanpo estekak