Barasoaingo eliza (tagaloeraz, Simbahan ng Barasoain; izen ofiziala itzulita: Karmelo Mendiko Gure Amaren Parrokia) 1888an[1] Filipinetako Malolos hirian eraikitako eliza katolikoa da[2]. Manilatik 42 kilometrora dago. Filipinetako eraikin erlijiosorik garrantzitsuenaren titulua lortu du[3]. Filipinetako Lehen Errepublikaren sorrera lekua izan zen, bertan bildu baitzen, 1898ko irailaren 15ean, Malolosko Kongresua, Filipinetako lehenengo konstituzioa idatziko zuena, Malolosko Konstituzioa izenez ezaguna[4].
Herriak Barasoain Nafarroa Garaiko udalerriaren izena zeraman, ahalik eta 1903ean Malolos udalerriarekin batu zen arte.
Erreferentziak
Kanpo estekak