Baloi (eskubaloia)

Baloi (eskubaloia)
baloia eta team handball product (en) Itzuli
Dimentsioak18,8 (diametro) cm
Masa450 g

Baloia[1] eskubaloi kiroleko baloi edo pilota da Nazioarteko IHF Eskubaloi Federazioak normalizatua, larruz edo material sintetikoz osatutako tresna esferikoa da.[2]

Ezaugarriak

Baloiak forma esferikoa izan behar du. Kanpoko materia ezin da distiratsua eta labainkorra izan. Erabiltzen diren bitartean, eskubaloiek pisuari, formari eta errebote gaitasunari eutsi behar diete.

Larruzko baloiek 32 atal dituzte gutxienez. Latexezkoak (edo antzeko materialez eginak), kalitate berekoak izan behar dira, eta gutxienez % 600eko elastikotasuna eduki.

Erretxinaren araberako desberdintasunak

Erretxina erabiltzen dute jokalariek eskuetan lehiaketa batzuetan baloiari eusteko gaitasuna errazteko, eta horrek eskubaloien neurrietan eragina du, baloien zirkunferentzia eta pisua, honako erabilera-kategoria hauetarako definitzen baitira, 2019ko araudian[2]:

  • Erretxinarekin jokatzeko eskubaloiak.
  • Erretxinarik gabe jokzekoak;
  • Jakalari hasiberrientzako baloiak.

Hauek dira neurriak, ekipo-kategorien arabera, erretxinarekin jokatzekotan:

  • 58 eta 60 cm arteko zirkunferentzia eta 425 eta 475 gramo arteko pisua, gutxienez gizonezkoentzat eta 16 urteko mutilentzat (IHF neurria: 3);
  • 54 eta 56 cm arteko zirkunferentzia, 325 eta 375 gramo artekoa, gutxienez 14 urteko neskentzat eta emakumeentzat, eta 12 eta 16 urte bitarteko mutil gazteentzat (IHF neurria: 2);
  • 50 eta 52 artean eta 290 eta 330 gramo artean, 8 eta 14 urte bitarteko neskentzat eta 8 eta 12 urte bitarteko gizonezko mutilentzat (IHF neurria: 1).

Erretxinarik gabe jokatzekoak:

  • 55,5 eta 57,5 cm arteko zirkunferentzia eta 400 eta 425 gramo arteko pisua, gutxienez 16 urteko mutilentzat eta gizonezkoentzat (IHF neurria 3);
  • 51,5 eta 53,5 cm arteko zirkunferentzia, 300 eta 325 gramo artekoa, gutxienez 14 neskentzat eta emakumezkoentzat, eta 12 eta 16 urte bitarteko mutilentzat (IHF neurria: 2);
  • 49 eta 51 cm artean eta 290 eta 315 gramo artean, 8 eta 14 urte bitarteko neskentzat eta 8 eta 12 urte bitarteko mutilentzat (IHF neurria: 1).

Jokalari hasiberrientzat are baloi txikiagoak erabiltzen dira.

Erreferentziak

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko wikipediako «Ballon de handball» artikulutik itzulia izan da, 2024-05-24 data duen 215350405 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2024-05-24 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.

Kanpo estekak