Balba trikuspideak hiru balbula izan ohi ditu, aurreko, atzeko eta trenkadako balbula izenekoak.[2] Balbula bakoitza eskuineko bentrikuluaren aurreko, atzeko eta trenkadako muskulu papilarrei lotuta dago, tendoi-soken bidez.
Funtzioa
Balba trikuspideak norabide bakarreko balbula bat bezala funtzionatzen du, odola aurikulatik bentrikulurako noranzkoan bakarrik mugitzea ahalbidetuz. Bentrikulu-sistolean ixten da bentrikuluaren presioa aurikulakoari gainjartzean, eta bentrikulu-diastolean irekitzen da aurikulako presioa bentrikulukoari gainjartzean.
Balba trikuspidearen itxiera egokia ez bada, odol errefluxua gerta daiteke, gutxiegitasun trikuspidea deritzona.[3] Gutxiegitasun trikuspide honek prekarga bentrikularraren handitze bat suposa dezake, bihotz-ziklo batean aurkiulara itzultzen den odola hurrengo diastole bentrikularraren zikloan bentrikulura itzuli behar den odol-bolumenari gehitzen zaiolako. Eskuineko bentrikuluaren aurrekarga luzaroan handituz gero, eskuineko bentrikulua handitu daiteke (dilatazioa),[4] eta eskuineko bihotz-gutxiegitasuna areagotu dezake zuzentzen ez bada.[5]
Nahasmendua
Hasteko, balbula trikuspidearen erregurgitazioa ez da arraroa, hau da, balbaren gutxiegitasunagatik odol errefluxua gertatzea (bentrikulutik aurikularako bidean) ohikoa da.
Infektatutako balbulek endokarditisa eragin dezakete zain barruko drogen kontsumitzaileengan[6][7]. Zain barnetik narkotikoak edo beste droga batzuk injektatzen diren pazienteek infekzio bat sar dezakete, bihotzaren eskuinaldera mugi daitekeena; normalean S. aureus bakterioak sortzen du infekzio hau.[8] Zain barneko esposizio-aurrekaririk ez duten pazienteetan, endokarditisa ohikoagoa da ezkerreko aldean.[8]
Balbula trikuspideoak sukar erreumatikoa pairatu dezake. Honek, estenosi trikuspideoa edo erregurgitazio trikuspideoa eragin dezake.[9] Badira kasuak zeinetan balbula trikuspideoaren anomalia kongenitoekin jaiotzen diren. Balbula trikuspidearen jaiotzetiko desplazamendu apikalari Ebsteinen anomalia deitzen zaio, eta erregurgitazio trikuspideo esanguratsua eragin ohi du.
Kartzinoide sindrome batzuek balbula trikuspideari eragin diezaiokete, eta fibrosia sor dezakete tumore horiek serotonina sortzen dutelako.
Balbula trikuspide endobaskularraren lehen inplantea Cleveland klinikako kirurgialariek egin zuten.[10]
Oharrak
↑Termino anatomiko egokia balba da, eta ez balbula. Gaztelaniaz válvula egitura osoari deitzen zaio (akatsa ohitura bilakatu da), baina latinez jatorrizko izena Valva mitralis da (egitura osoa), eta balbulak balba horren atalak.