Bakarrik edo Euskal Telebistako ETB1 kateak 21. mende hasieran zenbait urtez eman zuen gaueko telesaioa izan zen. Estepan Aldamiz-Etxebarria zuen aurkezle, kamerari eta funtzio guztietarako teknikari, eta bera kameran agertzen zelarik, ikusleen deiak jasotzean zetzan muina. Gauerdia pasata, 01:00etan hasten zen programa, eta telefonoa erantzuten zuen laguntzaile bat omen zeukan laguntza osorako Aldamiz-Etxebarriak[1].
Beste telebista batzuetako ereduak jasoz, Alemaniako ideia bat hartu eta hura hobetuz programa apailatu zutela adierazi zuen urte batzuen buruan Aldamiz-Etxebarriak[2].
Erreferentziak
Kanpo estekak