Artikulu hau Valentziako musika taldeari buruzkoa da; festa gaitzat duena beste hau da: «Bakanal»
Bakanal edo BKNL Camp del Túria eskualdeko (Valentzia) musika taldea da. Metala musika elektroniko, rap eta dubrekin fusionatzen dute. Ekologismoa eta klase-borrokari buruzko gaiak jorratzen dituzte euren kantetan.
Historia
1996an sortu zen taldea desegin zenean. Lehenengo taldekideak Tubal Perales (baxujolea), Ico (bateriajolea) eta Andreu Laguarda (gitarrajolea) izan ziren, guztiek abesten zutelarik. Ondoren, Quique Tarazónek (abeslaria) taldearekin bat egin zuen denboraldi labur batez, Alejandro Troya eta Carles Berga "El Nene"k ordezkatuko ziotenak. Tamarok (gitarrajolea) ere bat egin zuen. “El Trunyos” (gitarrajolea) taldean egon ondoren, gaur egungo taldea osatu zen: Manel (abeslari eta perkusionista), Mireia (abeslaria) eta Kpoll (abeslaria). Errepertorio osoa katalanez dutela, finkatutako taldeak 2006an atera zuen bere lehenengo diskoa Tot per l’aire izenburuarekin. Horrez gain, diskoa grabatu baino lehen hainbat maketa grabatu izan zuten.
Taldekideak
Oraingo taldekideak
Kpoll
Mireia
Manel
Ico
Tamaro
Andreu Laguarda
Tubal Perales
Taldekide ohiak
Quique Tarazón (abeslaria)
Alejandro Troya
Carles Berga "El Nene"
"El Trunyos"
Diskografia
Tot per l'aire (2006, Útero produccions, comú, produktiones kostrosas)