Baiyun Herri Berria


Baiyun Herri Berria (txinera sinplifikatuz: 白云新城), Txinako Herri Errepublikako Guangzhou hirian eraikitzen ari den finantza barrutia da. Barrutia, antzinako Baiyun aireportua zegoen tokian garatuko da.

Guneak

Finantza barrutia sei zatitan banatuko da:

  • Huangshi (黄石)
  • Xiaogang (萧岗)
  • Jichang (Aireportua) (机场)
  • Yunshan (云山)
  • Chuangyi (创意)
  • Keziling (柯子岭)

Xiaogang herrixka

Finantza barrutia eraikitzearekin batera, antzinako Xiaogang herrixka berriztu eta hamairu parke eraikiko dira Baiyun mendiaren inguruan.

Garraiobideak

Guangzhouko metroaren 2. eta 14. lineak Baiyungo herri berriraino luzatuko dira.

Kanpo estekak


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.