Zenbait iturriren arabera, Bagheria izena (antzinako sizilieraz Baarìa) fenizierazkoBayharia hitzetik dator: itsasora jaisten den lurra esan nahi duena. Beste batzuen arabera, arabierazkoBāb al-Gerib, hitzetik dator: ate haizetsua. Hala ere, azalpen onargarriena da arabierazko بحريةbaḥrīyah hitza, hau da: itsasokoa.
Historia
Haren sorreratik, hiriak hainbat izen izan ditu: Bayharia, Baharia, eta Baarìa. 1658. urtean, Giuseppe Brancifortik, Buterako printzeak eta Siziliako aurreko erregeordeak, hiri handi bat eraiki zuen eta eskualdea antolatu zuen Palermoko eliteek oporrak pasa ditzaten. San Markos bezalako etxeak, angeluetan dorreak eta zubi altxagarriak zituztenak, laster agertu ziren. Eskualdean etxeak eraikuntzeari ekin zioten Saboiar (1713-21) eta Habsburgotarren (1721–30) aldian. Jarduera horrek zenbait hamarkadatan zehar jarraitu zuen. Guztien artean, bi egoitz barroko gaiendu ziren: Villa Valguarnera eta Villa Palagonia, Tommaso Maria Napoli arkitektoak diseinatutakoak 1712an eta 1715ean, hurrenez hurren. Hamarkada batzuk beranduago, villa hauek bukatu ziren. Diseinu hauetan nabaria da NapolikErroman eta Vienan lortutako eskarmentua. Beste arkitekto eta bezero batzuk, hala nola, Giuseppe Marianik eta Aragonako printzeak, Erromako estiloa kopiatu zuten Villa Aragonan (gaur egun Cutò) 1714an[1].
1763. urtean, gustuak aldatu ziren. Villa Villarosa, G.V. Marvugliak ikuskatuta, Jean-François Neufforgek estilo Neoklasikoan diseinatu zuen 1760an[2].
1769an, Butera printzearen ondorengoren batek, haren lurrak diseinatu zituen ondo planifikatutako hiri bat egiteko eta honela maizterrengandik errentak lortzeko.
Europarrek Siziliako Grand Tourra egiten zutenean, Bagheria etapa bat zen. Aipatzekoak dira beste batzuen artean, Patrick Brydone, Goethe, John Soane, K. F. Schinkel eta beste batzuk[3].
XX. eta XXI. mendeetan, Bagheriako barrokoa eta neoklasikoa ia desagertu da eraikin irregularren erruz.
Villa Palagonia, Tommaso Maria Napolik diseinaturiko etxe honi ospe eman diote kanpoko eskailerek, kurbatutako aurrealdeak eta marmolek. Gaur egun bisitagarria da.
Beste eraikin nabarmen dira: Villa Butera, Villa Valguarnera, Villa Trabia, Villa Spedalotto, Villa San Cataldo, Villa Villarosa, Villa San Marco, Villa Filangeri, Villa Sant'Isidoro, Villa Ramacca, Villa Serradifalco, Villa Larderia, Villa Campofranco.
Renato Guttuso margolariaren museoak, Villa Cattolican kokatuta dagoenak, egilearen erakusketa iraunkorra dago eta antzinako siziliar jostailuak ere. Giocattolo di Pietro Pirainoko museoa Villa Cuton dago.
Erlijioa
Nahiz eta zaindariaren eguna San Jose martxoaren 19an izan, Bagheriak abuztuaren lehenengo igandean ospatzen du jaieguna; aste osoan zehar ospakizun erlijiosoak antolatzen dira eta igandean bukatzen dute zeremonia handiekin. Hurrengo astelehenean suzirien ikuskizuna ikusgarria da.