Bagdadeko probintzia (arabieraz: محافظة بغدادMuḥāfaẓät Baġdād) Irakeko gobernazioetariko bat da: Bagdad hiriburua eta inguruko eremua hartzen ditu. Denera 734 km²-ko azalera du, eta 2003. urtean 6.400.000 biztanle zeuden. Irakeko probintzia txikiena da eremuz, baina biztanle gehien dituena, hiriburuarengatik.