Baekje (Hangul: 백제; Hanja: 百濟; RR: Baekje; MR: Paekje) ekialdeko Asiako antzinako erresuma bat izan zen, Koreako penintsulako hego-mendebaldean zegoena.
Goguryeo eta Sillarekin batera, Baekje «Koreako Hiru Erresuma» deiturikoetako bat zen.[2] Baekjek Buyeoren oinordeko izatea aldarrikatzen zuen, Gojoseon erori zen garaian Mantxuriako egungo eskualdean ezarritako estatua. Bestalde, Goguryeok ere Buyeoren ondorengoa izatea aldarrikatzen zuen, eta, beraz, Mantxuriako lurraldeak bere erresumari erantsi zizkion.
Baekje Jumongen (Goguryeoren sortzailea) seme Onjok sortu zuen, gaur egun Seul denaren inguruan. IV. mendeko bere urrezko aroan, Baekjek Koreako penintsularen ekialdeko zatirik handiena kontrolatzen zuen, iparraldetik Piongiangetik haratago hedatuz. Sillaren eta Tang dinastiaren arteko aliantzak garaitu zuen 660. urtean, orduan Silla Batuaren parte izatera igaroz.
Erreferentziak
Kanpo estekak