Báb, Qajartarren garaiko Xiraz-ko merkataria izan zen; 1844an, 25 urte zituela, Jainkoaren mezularia zela aldarrikatu zuen, eta Báb titulua hartu zuen, "sarbide" edo "atea", HamabigarrentarrenMahdi[1][2] edo Qá'im-ari erreferentzia eginez. Persiako gobernuak kontra egin zion, eta azkenean Bab eta bere milaka jarraitzailek exekutatuta hil ziren Qajartarren agindupeko armadaren esku.
Bab-ek gutun eta liburu ugari idatzi zituen, bere aldarrikapena eta irakaspenak zehazteko xedez. Jainkoak Agerraraziko Duenari buruz idatzi zuen, bera baino mezu garrantziskoagoa ekarriko zuen irudi mesianikoaz. Bere ideiak Xeikhismoan oinarritzen ziren eta, batzuek diotenez, Hurufismoan ere; idazkietan sinbolismo [3] asko erabiltzen du, zenbakizko kalkuluak barne.[4]. Abdu'l-Bahak honela laburbildu zuen Báben eragina: Bera bakarrik, nekez imajina daitekeen eginkizun bati ekin zion... Izaki ospetsu hau, Persiako lege erlijioso, arau, modu, moral, eta ohituren oinarriak astindu ahal izateko bezainbesteko indarrez sortu zen, eta lege, fede eta erlijio berri bat ezarri zuen.”[5]
Bahá'íentzat, Bab eta Bahá'u'lláh maila bereko profetak dira, eta Agerkunde Bikia delakoa osatzen dute biek. Bahá'u'lláh, Bahá'í fedearen sortzailea, Báben jarraitzailea izan zen, eta 1863an, Bab hil eta 13 urte geroago, aldarrikatu zuen Bab-en profezia beregan betetzen zela; beraz, Bahá'í fedeaBabi fedearen jarraipena dela esan genezake.[6]Izan ere, Bab-en bizitzako efemeride nagusiak bahá'í egutegiko Jaiegun Sakratuak dira, eta are gehiago, bahá'í egutegi osoa Bab-en idazkietatik hartua dago, eta Bab-en aldarrikapenaren urtean hasten da.
Aurrekariak
Lehen urteak
Xirazen (Persia) jaio zen 1819kourriaren 20an (Muharram 1, 1235 AH) hiriko familia merkatari ertain batean, eta Ali Muhammad izena eman zioten. Bere aita, Muhammad Ridá, erdi mailako merkataria zen, eta ama, Fátimih (1800-1881), Xirazko merkatari ospetsu baten alaba, gerora bahá’í fedea aitortuko zuena. Alí Muhammad haurra zela aita hil zitzaion eta bere osaba Hájí Mirzá Sayyid Ali merkatariaren babespean hazi zen[7][8]
Aita zein amaren aldetik sayyid titulua zuen[9][10]Muhammad Profetaren ondorengoa izateagatik Husain Ibn Ali-ren bitartez. Osabak maktab batera bidali zuen, lehen hezkuntzako eskola batera, alegia, eta han egon zen sei edo zazpi urtez.[11][12]
Garai hartako eskola-curriculum formala, ortodoxoaren barruan jurisprudentzia eta arabierazko gramatika ikasten zen arren, Bab-ek gaztetatik matematika eta kaligrafia, gai ez konbentzionalak, ikasi nahi izaten zituen. Bab-en espiritualtasun, sormen eta irudimenarekiko joera, irakasleak sumintzeaz gain, ez zegoen onartuta XIX. mendeko Persiako eskola-sistema "anker, arkaiko eta monotono"[13] haren giroan. Horren ondorioz, Bab hezkuntza-sistemarekin desengainatu egin zen, eta geroago Bayan bere liburuan horren erreforma proposatu zuen; irakasle helduei haurrak duintasunez tratatzeko esaten die, haurrei jostailuak izateko eta jolasteko baimena eman diezaietela[14], eta sekula ez haserretzeko edo gogor izateko ikasleen aurrean.[15]
Gaztea zelarik, 15 eta 20 urte artean, osabarekin lanean hasi zen familiaren negozioan, eta Buxehr hirira joan zen merkatari, persiar golkoaren ondoan[7][11]. Bere lehen idazkietan ikusten denez, negozio-mundua ez zuen gogoko eta nahiago zuen erlijio liburuetan murgildu. [11]Bere garaiko jarraitzaile batek esan zuenez, oso isila zen eta ez zuen hitz bat ere egiten guztiz beharrezkoa ez bazen; galderei ere ez zitzaien erantzuten. Etengabe bere pentsamenduetan sartuta, otoitzak eta bertsetak errepikatzen zituen. Gizon ederra omen zen, bizar fina, arropa garbiz jantzia, txal berdea eta turbante beltza soinean [16] . Merkatari gisa, ezaguna zen bere zintzotasunagatik eta negozioetan fidagarria zelako. [17]Sendagile irlandar baten hitzetan "oso gizon leun eta fina zen --txikia altueran eta oso ederra persiarra izateko, haren ahots melodiatsu eta leunak zirrara handia egin zidan". [18]Shoghi Effendik honela deskribatu zuen haren izaera "Báb pertsona atsegina, gaztea eta liluragarria" zen "otzantasun paregabekoa, baretasun asaldaezinekoa, hizkeran magnetikoa".[19] Haren nortasunari zegokionez, "berarekin elkartzen zituen asko txunditu" egiten zituela esaten zuten."[20]
1876an Espainian argitaratutako entziklopedia batean honela azaldu zuen Bab-en izaera
«Beti jarduera gupidatsuetan hartuta, ohitura xumeak zituen eta gozotasun erakargarria, dohai horiek agerian uzten zituen bere irudiaren xarma zoragarriak eta mintzo eder eta sarkorrak; hitz egiten zuenean, ezagutu zutenek esaten dutenez, bere hitzek bihotzen barrenak pizten zituen ezinbestean; bere doktrina, filosofia grekoaren aztarnak dituena, gogora ekartzen digu ‘arrosen Paradisua’, ahozko lorez beteta baitago.» [21]
Emilia Pardo Bazán idazleak honela definitu zuen Bábek hasitako mugimendua: «Sineste leuna, karitatiboa, progresiboa eta gizatiarra, batez ere ordezten saiatzen zenarekin alderatuta. Bere dogmen artean, honako hauek zeuden —eta daude, zeren Persia babistaz beterik baitago—: bizilekuaren eta gutunen bortxaezintasuna, harremanen adeitasuna, emakumearekiko errespetua, emakumearen eskubideen aitorpena, hezkuntza bihozbera, indarkeria ororen debekua, errukia, abegitasuna, monogamia, merkataritza, lan zintzoa bizitzaren lege gisa, eta beste asko eta asko denak oso onak, jakintsuak eta, eta funts-funtsean kristauak, ene ustez».[22]
Ezkontza
1842anKhadijih-Bagum-ekin ezkondu zen (1822–1882); Batak 23 urte zituen eta besteak, 20.[11] Emaztea Xirazko merkatari ospetsu baten alaba zen, eta Mulla Rajab Ali-ren arreba.[23][24] Bikote zoriontsua izan zen,[25] eta seme bat izan zuten, Ahmad izenekoa, jaio zen urte beran hil zena, 1843an.[25] Erditzean Khadijih hilzorian egon zen, eta ez zen berriro haurdun gelditu. Bikote gazteak Xirazko etxe xume batean bizi izan zen Bab-en amarekin batera. Urte batzuk geroago, Khadijih-k bahá'í fedea aitortu zuen.
Xeikhien mugimendua
Persian 1790ean, Xeikh Ahmad-ek (1753–1826) bultzatutako mugimendu bat hasi zen IslamxiitaHamabigarrentarraren baitan. Horren jarraitzaileak Xeikhi izenez ezagutzen ziren, eta Ahl al-Bayt-ekoQa'im-a, Mahdi izenaz ezagunagoa, laster agertuko zela espero zuten. Xeikh Ahmad hil ondoren mugimenduaren lidergoa Sayyid Kazim Raxtik (1793–1843) bereganatu zuen. 1841ean Bab Irakera joan zen erromes, eta zazpi hilabetez Karbalan bertan eta Karbala inguruan bizi izan zen.[26] Han zegoela, Kazim Raxtiren eskoletara joaten zen eta haren jarraitzailea bihurtu zen. [26][27]
Sayyid Kazim hil zenean, 1843ko abenduan, bere jarraitzaileei Mahdiaren bila abiatzeko esan zien; profeziek ziotenez, laster agertzekoa baitzen.[7] Jarraitzaile bat, Mullá Husain, 40 egunez meskita batean barau egin ondoren, Xirazera abiatu zen eta han Bab aurkitu zuen.[28]
Fede berri baten sorrera
Aldarrikapena
Bere lehen idazkietan, Bab-ek, bere burua, Ezkututako Hamabigarren
Imamaren atari ("bab") bezala identifikatzen zuen; baina, geroago,
esplizituki aldarrikatu zuen Ezkututako Imama bera zela, Jainkoak
bidalitako mezulari berri bat, alegia. Saiedik esaten duenez,
ezberdintasun hori ez dator kontzientzia aldakor edo
eboluzionatzaile batetik, Bab-en idazlan guztiak kontzientzia maila
bera zuela idatzita baitaude, bere izaeraren pixkanakako agerpena
aniztasunaren batasunaren printzipioaren bidez definitzen da aditu
horren aburuz.[29]
Bab-en lehen idatzietan, berak aldarrikatzen zuen izaera gorenak ez
zuen zalantzarik, baina jendearen harrera-gaitasuna dela eta,
hasieran Ezkutatutako Hamabigarren Imamaren atea baino ez zela
iradoki omen zuen.[29] Bere hasierako fededunen artean, Bab-en izaera
zehatza ez zegoen argi, baina pixkanaka esan ahal izan zien
Ezkutatutako Imama ez ezik, Imama beraren agerpena zela, Qa'im bera,
alegia.[30] Mulla Husain-ekin izandako lehen bileretan, Bab-ek bere burua
Maisu eta Agindutako gisa aurkeztu zuen. Ez omen zen Kazim Raxtiren
oinordea soilik, bere estatus profetikoa aldarrikatu zuen;
laguntzaile moduko bat zen, bai, baina ez Ezkutatutako Imamarena,
Jainko berarena baizik. Bere lehen testuetan, hala nola "Yusuf-en
surari buruzko iruzkinean", Koranaren hizkuntza erabili zuen,
horrekin jainkozko autoritatea adierazita, eta bere burua argi eta
garbi identifikatu zuen imamarekin.[11][31] Bab-i buruz predikatzeagatik
Bagdaden, Mulla Ali-i-Bastami bigarren Bizidunaren Hizkiaren aurka
egindako epaiketan, apaiz musulmanek argudiatu zuten Yusuf-en suraren
iruzkina aztertu zutenean jainkozko errebelazio aldarrikapena ikusi
zutela, eta testuaren zatiak aipatu zituzten hala zela frogatzeko.[31]
Hala ere, jendearen aurrean egindako aldarrikapenaren lehen fasean,
bab tituluaren bidez, Ezkutatutako Imamarengana daraman atea zela
azpimarratu zen; Babek bere lehen fededunei eskatu baitzien bere
benetako izaera ez guztiz argitzeko, ezta bere izena ere.[32]Posizio
apalago bat aldarrikatzean Ezkututako Imamaren agerpenerako
prestatu nahi zituen, eta, aldi berean, denbora irabazi, jazarpena
eta kartzela saihestuta; mahdi estatusa aldarrikatuz gero heriotza-zigor azkarra ekar baitzekiokeen.[32] Hilabete pare bat igaro ondoren,
fededunek eta jendeak orokorrean Bab-en mezuari egiten zion harrera
beroa ikusita, pixkanaka hasi zen azaleratzen Ezkutatutako Imama
zela. Bere bizitzaren azken urteetan Jainkoaren Agerpena zela
aldarrikatu zuen. Bere aurkako epaiketan, Agindutako bera zela
ozenki iragarri zuen Persiako tronuaren oinordekoaren eta beste
nobleen aurrean.[32][33] Idatzitako azken lanean, Haykal al-din-en,
Jainkoaren esentzia, dhātu'llāh, aldarrikatu zuen.[34] Jendaurrean hitz
egin zuen lehen hilabeteetan izandako jokabide zuhurraren bitartez,
funtsean ahal zen arreta gehiena bereganatu zuen gutxieneko liskarra
sortuta.[32]
Hala ere, bere aldarrikapena pixkanaka zabaldu izanak nahasmendua
sortu zuen, bai publikoaren artean, bai bere fededun batzuen artean.
Haren lehen jarraitzaileetariko askok berehala hartu zuten
Jainkoaren aginpidez beteriko mezularitzat, eta horrek
desadostasunak sortu zituen Bab-en komunitatean.[32] Nahiz eta Bab-ek
bere mezua diskrezioz helarazi nahi izan zuen, Tahirih bezalako
jarraitzaile askok argi eta garbi adierazi zuten agindutako Mahdi Imam Ezkutuaren etorrera.[32]
Mulla Husain-i adierazpena
Bab-en lehen esperientzia erlijioso inspiratua, bere emaztea
lekuko, 1844ko apirilaren 3ko iluntze aldera gertatu omen zen. [35] Bab-
en egitekoa, aldiz, urte hartako maiatzaren 22ko iluntze aldera adierazi zuen lehen aldiz bere etxera gonbidatutako Mulla Husain-en aurrean.
Mulla Husain, Sayyid Kazim-en jarraitzailea zen, eta hark emandako jarraipenei erantzunez, eta berrogei egunez barau eta otoitz egin ostean, Xiraz hirira abiatu zen beste bi lagunekin batera mahdiaren bila. Lagunak ostatu bila zihoazen bitartean, Mulla Husain kalean zegoela Sayyid Ali Muhammadekin topatu zen. Sayyidak bere etxera gonbidatu zuen eta han zeudela bere bidaiaren zergatiaz galdetu zion. Mulla Husainek bidaiaren arrazoiaren berri eman zion, eta hari erantzunez Sayyid Ali Muhammad-ek adierazi zion bera zela bilatzen ari zen hori. [11]
Harez geroztik, Sayyid Ali Muhammad Bab (atea) izenaz ezagutuko zen, eta Mulla Husain Bab'ul Bab (atearen atea) izenaz.
Bab-ek egokiro erantzun zien Mulla Husainek azaldutako galdera guztiei, eta haren aurrean idatzi zuen, azkar asko, tafsir bat (iruzkina) Yusuf suraren inguruan, "Qayyumu'l-Asma" izenaz ezaguna, Bab-ek errebelatutako lehen idazlana.[7] Zalantzarik gabe, Mulla Husain lehena izan zen Bab-engan sinesten eta Kazim Raxtiren ondorengotzat hartzen. [7][11]
Mulla Husain Bab-en lehen dizipulu bihurtu zen. Hurrengo bost
hilabeteetan, Kazim Raxtiren beste hamazazpi jarraitzaialek aitortu
zuten Bab Jainkoaren Agerkunde gisa.[36] Haien artean emakume bat
zegoen, Fatimih Zarrin Taj Baraghani olerkaria, geroago Tahirih
(Aratza) izenaz ezagutuko zena. 18 dizipulu horiek Bab-ekin batera
Bizidunaren Hizkiak izeneko taldea osatu zuten (arima bakoitzak Jainkozko
Espirituaren hizki bat du, eta denen artean Hitza eratzen dute) eta
Iran eta Iraken barrena fede berria hedatzeko ardura hartu zuten
(Abraham-en fedearen itzulera edo jarraipen gisa). Bab-ek 18
norbanako horien egoera espiritual berezia azpimarratu zuen,[11] eta berarekin batera bere erlijioaren lehen "Batasuna" osatzen zutela adierazi zuen;[37] wahid (batasuna) hitz arabiarrak 19 balioa baitu abjad
zenbakietan. Persierazko Bayan-a bere liburuan Bizidunaren Hizkien
identitate metaforikoa argitu zuen: Xiismo Hamabigarrentarraren
Hamalau Hutsezinak: Muhammad, Hamabi imamak eta Fatima, eta
Kristoren lehen jarraitzaileak irudikatzen zituzten lau
goiaingeruak.[31] kristautasunaren hamabi apostoluen arketipo berekoak dira.[38]
Bidaiak eta kartzela
Bizidunaren Hamazortzi Hizkiek ezagutu eta gero, Bab eta Quddus
(Bizidunaren hamazortzigarren Hizkia) erromes abiatu ziren Meka eta
Medinara, Islamaren hiri sakratuetara.[11]Kaaban zegoela, Mekan, Babek
publikoki adierazi zuen Qa'im bera zela; [39] eta Kaaba zaintzen zuen
Xarifari idatziz adierazi zion bere eginkizuna. Erromesalditik
itzuli zirenean Buxehr-era joan ziren. Handik aurrera ez zuten elkar
ikusteko aukera izango. Quddus Xiraz-era abiatu zen hango
gobernariari, Husain khan-i, Bab-en aldarrikapenaren berri emateko;
hari erantzunez, Quddus torturatu eta Bab Xirazera itzultzeko
agindua eman zuen. Xirazko Imam-Jum'ih (ostiraletako otoitzen
zuzendaria) Bab-i galdeketa egin zion aldarrikatzen zuenaren
inguruan. Ukatu egin zuen Qa'im edo fededunekiko bitartekaria zenik;
gerora, Bab-ek gauza bera esango zuen Vakil Meskitako fededunen
aurrean.[40] Uko egite horrek berehalako heriotza-zigorretik salbatu
zuen.[32] Abbas Amanat-ek dioenez, Bab-ek adierazpen bat idatzi zuen,
presiopean itxuraz, Babiyari (Bab edo Ate izaerari) atzera eginez.
Horretan, halako sinesmena aldezten zutenetatik urrunduz, honela
idatzi zuen: "Hitz batzuk nire lumatik irten dira instintu hutsez
eta erabat onartutakoaren aurka; hori horrela izanik, ez dira
inolako kausaren frogatzat hartu behar".[41]
Bab osabaren etxean utzi zuten atxilotuta, 1846ko irailean kolera
epidemia bat hirian sortu zen arte.[11] Behin askatuta, Isfahanera
abiatu zen. Han zegoela, jende asko etorri zitzaion bisitan hango Imam-
Jum'ih-aren etxera, bere aldekoa baitzen. Bilera informal baten
ondoren, non Bab-ek Isfahango apaizekin izandako eztabaidan abiadura
itzela erakutsi baitzuen bertsetak bat-batean esaten, bere
jendaurreko ospea bizitu egin zen.[42] Bab-en jarraitzailea zen Manouchehr Khan Gorji Isfahango
gobernadorea hil ondoren, probintziako
klerikoek presionaturik, Muhammad Xah Qajar-ek 1847ko urtarrilean
Bab Teheran-era eramateko agindua eman zuen.[43] Teheranen kanpamendu
batean hilabete batzuk eman ondoren, eta Bab Xah-arekin elkartzeko
aukera izan baino lehen, lehen ministroak Tabriz-era bidali zuen
Bab, Persia iparraldeko mugara.{
Tabrizen 40 egun eman ondoren, Bab Maku herriko gotorlekura bidali
zuten, Irango Azerbaijan probintzian, Turkiako muga ondoan. Makun
zegoela, bere idazlanik garrantzitsuena idatzi zuen, Persierazko Bayan-a, bukatu gabe utzi behar izan zuena. Bab-en izen ona
inguruan hedatzen ari zela eta, Makuko gobernadorea ere Bab-en
jarraitzaile bihurtu baitzen, lehen ministroak Txihriq-eko
gotorlekura aldatu zuen 1848ko apirilean.[7] Han ere, ospe handia
bereganatu zuen Bab-ek eta kartzelariek murrizketak laxatu
zizkioten. Garai hartakoa da Áqa Bálá Big Xíxvání Naqxbandí
egindako Bab-en erretratua.[44] Orduan, lehen Ministroak Bab Tabriz
hirira eramateko agindua eman zuen, non gobernuak erlijio agintariak
konbokatu zituen Bab-en aurkako epaiketa egiteko, blasfemia eta
apostasia leporatuta. [11]
Epaiketa
Epaiketa, Printze Koroak bultzatuta, 1848ko uztailean gertatu zen,
eta bertako erlijio-gizon ugari bildu ziren bertan. Bab-i galdetu
zioten bere aldarrikapenaren izaerari eta irakaspenei buruz, eta
eskatu zioten mirariak egin zitzan bere jainkozko autoritatea
frogatu ahal izateko. Bere aldarrikapena atzera bota zezan presatu
zuten. Epaiketaren bederatzi lekukotza-txosten gorde dira, horietako
batzuk aurreko iturri batean oinarritzen omen dira. Txostenetako sei
musulmanen iturrietakoak dira, eta ez dute Bab begi onez ikusten.[33] Bederatzi txostenetan 62 galdera azaltzen dira,
beste hamazortzi galdera txosten batean, beste hamabost bi
txostenetan, beste zortzi hiru txostenetan, beste bost lau
txostenetan, beste hamahiru bost txostenetan, eta beste hiru sei
txostenetan. "Bai" eta "ez zuen erantzun" erantzunak kontuan hartu
gabe, hogeita hamabost erantzun gorde izan dira, horietako hamar
txosten batean, zortzi bi txostenetan, sei hirutan, hiru lautan, bi
bostetan, eta bost seietan. Erantzun bakar bat agertzen da
lekukotza-txosten guztietan, "Neu naiz mila urtez itxaron duzuena"
erantzun zuenekoa.[33]
Epaiketak ez zuen emaitza erabakigarririk izan. Kleriko batzuek
heriotza-zigorra eskatu zuten, baina gobernuak epai barkabera eman
zezaten presionatu zituen, Bab-en itzal handia zela eta. Gobernuak
mediku adituei eskatu zien Bab ero diagnostika zezaten, haren
exekuzioa eragozteko xedez. Baliteke gobernuak, bere burua zuritzeko
eta erlijio-gizonak baretzeko xedez, zurrumurrua hedatu izana Bab-ek
atzera egin zuela esanez.[45]
Bab-en aurkako epaiketan ez egon arren, Xeikh al-Islam, babi-en
aurkako jazarpenen burua, haren kontrako heriotza-zigorra ezarri
zuen medikuek bere onean zegoela erabakitzen bazuten. Fatua bat
kaleratu zuten non Bab-i apostasia leporatuta honela esaten
baitzuten "Ez dugu onartzen apostata zentzakaitz horren damua,
arrazoi bakarra haren exekuzioa atzeratzeko bere zentzutasunari
buruzko zalantza izan da."[45]
William Cormick Koroaren medikuak Bab aztertu zuen eta gobernuaren
eskaria ontzat hartuta errukia eskatzeko arrazoiak zeudela uste
zuen. Medikuaren iritziak Bab-en bizitza salbatu zuen denbora batez,
baina klerikoek exijitu zuten horren ordez zigor fisikoa ezarri
behar ziotela; hori dela eta, Bab-ek oinetako zartadak jasan behar
izan zituen, 20 zigorkada oin azpian.[45]
Gobernuaren txosten ofizial sinatu gabe batek dioenez, bere jipoi
gogorra zela eta, Bab-ek, ahoz zein idatziz, barkamena eskatuta esan
omen zuen ez zuela jainkotasun-aldarririk egingo aurrerantzean.[46]
Tabrizen epaitu eta handik gutxira idatzi zuten haren ustezko
errekusazioaren dokumentua.[33] Zenbait adituren iritziz, dokumentu hori
zabaldu zen Bab aztoratzeko eta bere sinesgarritasuna jendearen
aurrean gutxiesteko xedez, dokumentuaren idazmoldea oso desberdina
da Bab-en ohiko moldearen aldean, eta beraz, agintariek prestatuta.[45]
Edward Granville Browne orientalistak epaiketaren dokumentuak jaso
zituen Hippolyte Dreyfus-Barney Frantziako lehen bahá'íaren eskutik.
Errekusazioaren faksimile bat argitaratu zuen Brownek Materials for
the Study of the Babi Religion (Babi erlijioaren ikasketarako
materialak) bere lanean ohar honekin batera "sinatu gabea eta datatu
gabea, Baben eskuizkribua zela zioten, eta gizakiaz gaindiko edozein
aldarriri uko egiteko balio zuela, aurretik zein ondoren eginak
izanda ere. Ez du adierazten nori zuzentzen zaion, ez eta egindako
errekusazioa gobernuaren txostenaren azken paragrafoari dagokion edo
beste zernahiri ere. Eskuizkribua, dotorea izan arren, ez da erraz
irakurtzen..."[47]
Hau da dokumentuaren atal nagusiaren itzulpena:
Ez dut inoiz Jainkoaren Borondatearen kontrako ezer nahi izan, eta,
Haren atsegin onaren kontrako hitzak nire lumatik isuri badira, nire
helburua ez zen desobeditzea, eta, edonola ere, damu naiz eta
barkamena eskatzen diot. Zerbitzari honek ez du inolako ezagutzarik
[gizakiaz gaindiko] aldarririk egiteko. Barkamena eskatzen diote
Jainko nire Jaunari eta damu naiz Haren aurrean nire buruari
[Jainkozko] eginkizunik egotzi izan zaidala uste izanagatik. Nire
mihiari darizkion otoitz eta hitz batzuei dagokienez, ez dute esan
nahi horrelako misio (amr) dudanik, ez eta Bere Santutasuna
Jainkoaren Frogaren (harengan izan bedi Bakea!) erregeordetzaren
oinarririk gabeko [ageriko] aldarria egiten dudanik ere, zerbitzari
honek inoiz ez baitu egin, ez eta aurrerantzean egingo ere.[48]
Epaiketa bukatu ondoren, Bab berriz ere Txihriq-eko gotorlekura
eramateko agindu zuten.
Fusilamendua
1850eko erdi aldean izendatutako lehen ministroak, Amir Kabir-ek,[49]
Bab-en exekuzioa agindu zuen, ziurrenik babien matxinaden
porrotagatik eta haien ospearen jaitsieragatik. Bab Txihriq-etik
Tabriz-era eraman zuten fusilamendu-pelotoi baten aurrean jartzeko.
Fusilatu aurreko gauean, Bab ziegara zeramatela, babi gazte bat
Muhammad-Ali Zunuzkoa "Anis" haren oinetara egotzi zen eta berarekin
hil nahi zuela erregutu zion; segituan, atxilotu eta bab-en ziega
berean sartu zuten.
1850eko uztailaren 9ko goizean (Xa'ban 28,1266 AH), kuarteleko
patioan milaka pertsona bildu ziren Bab-en exekuzioa ikusi nahian.
Bab eta Anis horma batean zintzilik zeuden tiro egiteko prest zeuden
soldadu-batailoi handi baten aurrean.[11] Lekuko askok, mendebaldeko
diplomatikoek barne, kontatu zuten han gertatutakoa.[50] Tiro egiteko
agindua eman zen. Xehetasunetan desberdinak diren arren, kontakizun
guztien arabera, lehen tiro-sortak Bab eta Anis hil ordez, hormatik
zintzilik eusten zizkieten sokak moztu zituen.[51] Beste pelotoi bat
osatu zen eta berriz ere tiro egiteko agindua eman zen. Oraingoan
bai, Bab hil zuten.[11] Babi eta bahá'íen tradizioaren arabera,
lehenengo tiro-sortaren huts egina mirari bat izan zen. Iturri
errusiar [52] eta irandarren arabera, Bab-en eta Anis-en gorpuak lubaki
batera bota eta txakurrek jan zituzten; garai hartan Teheran zegoen
Justin Sheil ministro britaniarrak gaitzetsi egin zuen ekintza.[11]
Bahá'í iturrien arabera, gorpuak ezkutuan berreskuratu eta gorde
zituzten zenbait babik. Geroago, sekretupean garraiatu zituzten
Bahá'u'lláhren eta ondoren Abdu'l-Baharen argibideen arabera:
Isfahanera, Kirmanshah-era, Bagdadera, Damaskora, Beirutera eta gero
itsasoz Akrera; Karmel mendiaren beheko lautadara iritsi ziren
1899an. 1909ko martxoaren 21ean, gorpuzkiak hilobi berezi batean
lurperatu zituzten: Bab-en Santutegian, Abdu'l-Baharen agindupean
horretarako propio eraikia Karmel mendian, gaurko Haifan, Israelen.
Ondorengotza
Idazlan nagusi gehienetan, Bab-ek Agindutako bat aipatzen du,
man yazhiruhu'lláh, (Jainkoak Ageraraziko Duena) izenpean; aldi berean,
esaten du Bab bera "Jainkoak Ageraraziko Duenak eskuan daraman
eraztuna baino ez" dela. Bab hil osteko hurrengo hogei urteetan 25
pertsonak inguru aldarrikatu zuten Agindutako hura zirela, horietako
nabarmenena Baha'u'llah izan zen.
Hil baino lehen, Bab-ek gutun bat bidali zion Mirza Yahya, Subh-i-
Azal-i, askok bere borondate eta testamentutzat hartzen dutena.[53]
Gutunean, Bab-ek Subh-i-Azal izendatzen zuen Babi komunitatearen
buru bere heriotzaren ostean, eta denei agintzen zien Agindutakoari
jarraitzeko hura agertuko zenean.[54] Garai hartan, hamazortzi urteko
Subh-i-Azal-ek, ez zuen inoiz lidergorik izan Babi mugimenduan, eta
bere anaia zaharrenaren etxean bizi zen oraindik, Baha'u'llahren
etxean, alegia. Bahá'íen arabera, Subh-i-Azal babi fedearen buru
izendatu izanak Baha'u'llahrengandik arreta desbideratu zuen; babiei
aukera ematen zien hura bisitatzeko, harekin kontsultatzeko, eta
harekin gutunak trukatzeko erraz eta askatasunez.
1852an, Baha'u'llah Teheranen preso zegoelarik izandako bizipen
sinbolikoan, Zeruetako Neskatxaren bisita izan zuen, eta harez
geroztik Jainkoaren Mezulari zereginari ekin zion. Hamaika urte
geroago Bagdaden, publikoki aldarrikatu zuen ordurako babi gehienek
susmatzen zutena, hau da, bera zela "Jainkoak Ageraraziko Zuena".
Bere jarraitzaileek bahá'í izena hartu zuten.[55]
Subh-i-Azal-en jarraitzaileak, aldiz, Azaliak edo Azali Babiak dira.
Baha'u'llah aitortu ez zuten babientzat Subh-i-Azal-ek jarraitu zuen
mugimenduaren buru izaten 1912an hil zen arte, ondorengo argirik utzi gabe. Bahá'í iturrien arabera, Subh-i-
Azalek babi fedearen ikuskari izendatutako 18 "lekukoetatik" 11
bahá'í bihurtu ziren, bere seme nagusiak egin zuen bezala. Subh-i-
Azal-ek ustez oinerdeko izendatutako Hadíy-i-Dawlat-Abádík babi
zein azali fedeari uko egin zion.[56]
Bahá'u'llahk arrakastaren ondorioz, Bab-en jarraitzaile gehien-
gehienek Subh-i-Azal baztertu eta bahá'í egin ziren. Gaur egun
Bahá'íek milioika jarraitzaile dituzte mundu osoan; Azaliek, aldiz,
Iranen soilik iraun dute, mila bat inguru,[57], eta inolako antolamendurik
gabe, antza.[58]
Irakaspenak
Bab-en irakaspenak hiru etapatan bana daitezke, bakoitzak gai nagusi bat ardatz duela. Hasierako irakaspenak Koran eta Hadith-en ingurukoiruzkinak dira, beraz, "egiazko Islamaren" bidean.[11] Erlijio-lege berriak eman beharrean, babien hasierako doktrinan "lege erlijiosoen muinean datzan barneko adiera mistikoetara" eta "jarduera errituala bidaia espiritual bihurtzera" bideratzen da.[59] Gai horiekin jarraituko du hurrengo urteetan, baina bere enfasia argitze filosofikora eta, azkenik, legegintzako adierazpenetara aldatuko da. Bigarren etapa filosofikoan, Bab-ek izakiaren eta kreazioaren metafisika azalduko
du; eta, hirugarrenean, legegilean, printzipio mistikoak eta historikoak batzen ditu [60], Bab-en idazlanetan kontzientzia historikoa handitu ahala.[61]
Bab-ek oinarrizko gai asko aztertzen ditu bigarren etapa honetan, hala nola, egia espirituala nola aitortu, gizakiaren izaera, fedearen esanahia, egintza onen izaera, bidaia espiritualaren aurrebaldintzak eta betikotasunaren edo munduaren sorreraren inguruko galdera. Besteak beste, Kantuari buruzko Tratatuan, musikaren filosofiaz aritzen da.[62]
1848an Bab-en irakaspenak aldatzen dira, Islamaren legeak, argi eta garbi, bertan behera uzten ditu eta bere doktrina sartzen du.[11] Bab-en lege-sistemaren baitan aurki ditzakegu ezkontzarako, ehorzketarako, erromesetarako zein otoitzerako argibideak, etorkizuneko Bábí estatu baterako diseinaturikoak omen, edo Bab-en idazkietan aipatzen den Jainkoak Ageraraziko Duena etorkizuneko profetak abian jartzeko modukoak.[11]
Ikuspegi askotatik, Bab-ek emakumeen estatusa hobetu zuen bere irakaspenetan. Irakatsi zuen Jainkoak gizonezko eta emakumezkoen mugen gainetik dagoenez, Jainkoaren borondatea dela "ez gizonak emakumeen gain goratzea, ez emakumeak gizonen gain goratzea"[63]. Bab-ek jarraitzaileei irakatsi zien emakumeak "ezta begi keinu batez ere"[64] gaizki trata ez ditzaten, eta emakumezko bati min eginagatik
ezarritako zigorra gizon bati eginagatik ezarritakoaren bikoitza da.[65] (Persierazko Bayan-a 7:18) Armin Eschraghik Irango XIX. mendeko ingurua azpimarratuz honela esaten du "Mendebaldeko irakurle modernoek ez dute agian aintzat hartuko horren gaitasun iraultzailea", izan ere Bab-en jarraitzaileek "Komunitate honen baitan hezi direnen artean, gizon zein emakume, elkarri begiratzea, hitz egitea eta elkarrekin esertzea onartuta dago."[64] (Persierazko Bayan-a 8:10). Jainkoaren Jatorrizko Borondatea ere gorpuzten du, zeruko neskatxaren emakume-irudi gisa[66] Bab-ek aldez aurretik ikusi zuen komunikabideetan gerora izango zen bilakaera, albisteak komunikatzeko sistema azkar baten beharra azpimarratu zuen, denentzat eskuragarri, edozein izanik ere haien aberastasuna edo gizarte-maila. Informazioaren inguruan honela idatzi zuen: "Sistema hori unibertsala ez den bitartean bere onura ez da iritsiko erresumako zerbitzariengana (herritarrengana), non eta pertsona guztientzat eskuragarri egongo den unea iristen ez den bitartean. Gaur egun erregeek beren mezulari bereziak badituzte ere, alferrik da, behartsuei ez baitzaie horrelako zerbitzurik ematen." Gizartearen muturreko aberastasuna eta pobrezia aipatuz, Bab-ek irakasten du aberatsen benetako posizioa "Jainkoaren gordetzailearena"[67] dela eta eskuzabaltasunez eta karitatez jokatzea dagokiela. Honela dio, "Norbait pobreziak jota aurkituko bazenu, aberats ezazu ahal duzun heinean...Norbait larri dagoela topatuko bazenu, lasaitu ezazu zure esku dituzun baliabide guztiekin"[68]
Jack McLean-ek, Nader Saiedi-ren analisia laburbilduz, idatzi du Bab-en idazkiak "egungo krisiari eragiten dioten gai global guztiak guztiak aurreikusten dituela, hala nola ingurumenaren babesa eta baliabide naturalen merkantilizazioa". Bab-ek garrantzia berezia ematen dio uraren erabateko araztasunari (Bayan 6:2) eta kontuan hartuta substantzia guztiak lurraren barnealdeko ur-mailetara eta ozeanoetara itzultzen direla, erraz ikus daiteke urari buruzko legea ingurumena babesteko lege orokor gisa. Halaber, Arabierazko Bayanean (9:11) lurra, sua, ura eta haizea, lau elementu horien
merkantilizazioa debekatzen du.[3]
Denis MacEoin-en arabera, Bab-en irakaspen teologikoetan "gnostikoen eta neoplatonikoen ezaugarriak aurki daitezke, Ismailien eta Horufien adar xiitetan aurkitu ohi diren bezala" eta "sistemaren muina jainkozko esentzia betierekoa ezagutezina, deskribaezina eta eskuraezina dela sinestean datzala" Horixe bera izango da Bahá'í fedearen oinarrian[11]. Edward Browne-ren arabera, Bab-en zenbait teoria Muḥyiddin ibn Arabiren ideietan oinarritzen dira. Izan ere, bi mistikoek garrantzia handia ematen baitiote zenbait hizki eta zenbakien esanahi sakonari, hala nola, bā' hizkiari eta 19 eta 361 zenbakiei.[69]
Bab-ek, halaber, Estetikaren filosofia bereizi bat ere garatu zuen, zeinak edertasuna eta fintzea (litafat) printzipio nagusi gisa azpimarratu baitzituen, Arteentzat ez ezik gure ekintzetan ere, gauza guztiak bikaintasun gorenera edo paradisura (itqan) eramateko beharra nabarmendu zuen.[70] Saiedik honela idatzi du "Bab-ek argi
adierazi zuen bere komunitatea gauza guztietan perfekzio gorenaren islada izatea nahi zuela. Horrez gain, artearen edertasuna eta bikaintasuna munduaren espiritualizaziorako bitarteko gisa definitzen ditu".[71] Bab berak idatzi zuen, kaligrafiaren erabilera printzipio unibertsal gisa erabiliz, "Fintasun maila altuagoaren jabe izanda paperean agerian ez badu jartzen, paradisua kenduko nioke, eta nire galderari erantzun beharko lioke, zergatik zuk, bitartekoen jabe izan arren, graziaren isuriari eta mesedeari uko
egin diezu?"[72] Moojan Momen-ek honela idatzi du, fintasun hitzari dagokionez, "ematen du hitz horren adieran aurkitu zuela errealitate fisikoa errealitate espiritualetik gertuen egon daitekeen egoera. Errealitate fisikoa igotzen eta errealitate espiritualera hurbiltzen
doan heinean, lodiera, trinkotasuna eta ezpurutasun ezaugarriak galtzen ditu ... eta bikaintasun, araztasun eta fintasun ezaugarriak hartzen ditu."[73]
Idazlanak
Bab-ek esan zuenez, Jainkoaren Agerkundeak errebelatutako bertsetak
dira Bere eginkizunaren frogarik handiena. Bab-en idazkiek bi mila
lauza, epistola, otoitz eta tratatu filosofiko baino gehiago biltzen
dituzte. Idazlan horiek bahá'í idazteunen parte dira. Haren
otoitzak, batez ere, bai pribatuki bai bileretan sarritan
errezitatzen dira.[74]
Bab-en idazlanek akademiko adituen interesa eta
aztertzeko gogoa ere piztu dute. Elham Afnan-en hitzetan, Bab-en
idazlanek "irakurleen pentsamenduak berregituratu egin zituen,
sinesmen zaharkituen eta aurreko belaunaldietatik jasotako ohituren
kateetatik askatu ahal izan zitezen".[75] Jack McLean-ek azpimarratzen
du Bab-en idazlanetako sinbolismo berria, eta honela dio: "Bab-en
idazteunen unibertsoa erabat sinbolikoa da. Zenbakiak, koloreak,
mineralak, likidoak, giza gorputza, giza harremanak, keinuak,
egintzak, hizkuntza (hizkiak zein hitzak), eta izadia bera, denak
dira Jainkoaren ezaugarri eta izenen (asmá va sifát) errealitate
sakonaren islada edo ikur".[3][3]
Era berean, Todd Lawson-ek Bab-en
iruzkinetan ikusten du "sortutako gauza guztien potentziala eta
azken esanahia, gorenetik txikienera.[76] Bab-en lanek ezaugarri dute
berrikuntza linguistikoa, lehendik zeuden termino teologikoak
desegokiak ikusten zituen bakoitzean erabiltzen zituen neologismoak
barne.[74] Aditu batzuek garrantzi erlijiosoko hitz edo esaldi jakin
batzuen etengabeko errepikapena identifikatu dute Bab-en idazkien
ezaugarritzat.[77][70] John Walbridge-k dioenez, Bab-ek Kitab-i-Panj Sha'n
liburuan "zalantzarik gabe hipnotikoa" da errepikapenaren erabilera,
non "hitz iradokitzaile berdina errepikatzen den etengabe" denboran
aurrera egin ahala pixkanaka aldatuta, horrekin estetika minimalista
aurreikusteaz gain Finnegans Wake-ren estilo modernistaren
aitzindaria da.[78]
Bab berak bere idazlanak bost ataletan sailkatu zituen. Lehenengo lauak arabieraz idatzi zituen:
jainkozko bertsetak, otoitzak, iruzkinak eta disertazio arrazionala; bosgarrena, Persiako era, non persieraz idatzitako obra guztiak biltzen dituen.[79] Zenbait adituk adierazi dute Bab-en idazlanek eta
mendebaldeko zenbait filosoforenek ezaugarri komunak dituztela,
horien artean, Hegel,[80]Kant[81] eta James Joyce.[82][83]
Zoritxarrez, Bab-en idazlan
gehienak galdu egin dira. Bab berak esan zuenez, bostehun mila
bertset baino gehiago idatzi zituen; zer nolako luzera zuten
irudikatzeko esango dugu Koranak, adibidez, 6300 bertset dituela.
Orri bakoitzean 25 bertset idatz badaitezke, horrek esan nahiko luke
20.000 orri idatzi zituela.[84] Nabil-i-Zarandi, Goiztiriko argi-printzak bere liburuan, Bab Makun zegoela Koranaren inguruko
bederatzi iruzkin oso idatzi zituela aipatzen du, denak arrastorik
gabe galduak.[85] Ez da beti erraza izaten gorde diren lanen benetako
testua finkatzea, eta horretarako lan handia egin beharko da. Beste
batzuek, aldiz, egoera onean gorde dira, eta Bab-en zenbait lan
nagusi bere konfiantzazko idazkarien eskuz idatzita daude.[86]
Idazlan gehienetan, babi-ek egiten zizkioten galderei erantzuten
zizkien. Lehenago ere horrela gertatu izan da, adibidez, Pablo
Apostoluaren gutunak erabili izan ziren idazteun autoritatiboak
osatzeko. Itun Berriaren lau kapitiluetatik hiru gutun moduan idatzi
ziren, edo gutunen zatiak aipatzen dituzte.[87] Batzuetan, Bab-ek oso
azkar errebelatzen zituen hitzak idazkari baten eta lekukoen aurrean
kantatuz.
Bahá'í Munduko Zentroaren Artxibategien Departamentuan, Bab-en 190
lauza inguru gorde dituzte.[88] Hainbat idazlan nagusiren zatiak
argitaratu dira mendebaldeko zenbait hizkuntzatan, Bab-en Idazlan
Hautatuak izenpean. Denis MacEoin, Sources for Early Bb+ Doctrine
and History (Hasierako Babi-en Doktrina eta Historiaren Iturriak)
bere liburuan Bab-en idazlan askoren deskribapena egiten du.
Hurrengo atalean egingo dugun laburpena batez ere lan horretan
oinarritzen da. Idazlan handiez gain, Bab-ek gutun ugari idatzi
zizkion emazteari eta jarraitzaileei, hainbat helburuetarako
otoitzak, Koranaren bertset edo kapituluen iruzkin franko eta
khutbih edo sermoi asko (gehienak ez ziren inoiz jendaurrean eman)
Horietako asko galdu dira; beste batzuk, aldiz, bildumetan gorde
izan dira.[89]
Bab-i kritikatu izan zaio bere erlijio-idazlanetan arabiar gramatika era
zuzenean zein okerrean modu kontraesankorrean erabiltzeagatik, nahiz
eta arabieraz idatzitako gutunetan akats gutxi egin zituen.[90]
Kontraesankortasun horrekin bereiztu nahi zituen hitzen formari
soilik erreparatzen ziotenak eta bere mezuaren funtsezko esanahia
uler zezaketenak.[90][91] Bere GramatikaTratatuan, Bab-ek azpimarratu zuen
arabieraren gramatika unibertsoaren gramatika espiritualaren ikur
gisa irakatsi behar zela.[92]
Aldarrikapenaren aurreko idazlanak
Todd Lawson-ek bere doktorego tesia aurkeztean Bab-en Tafsir on
Surah al-Baqara (Behiaren surari buruzko iruzkina) aipatu zuen.[93] Bab-
ek Tafsir (iruzkin) hori idatzi zuen 1843ko azaroan edo abenduan,
bere zeregina aldarrikatu baino sei hilabete lehenago. Lehen zatia
1844ko otsailean osatu zuen; bigarren zatia Bab-en aldarrikapena
egin ondoren errebelatu zuen. Bere aldarrikapenaren aurretik
idatzitako lanetatik osorik iraun duen bakarra da. Halaber, Bab-ek
Hamabigarrentarren sinesmenekiko jarrera argitzen du.[94] Emazteak bere
aldarrikapenaren aurreko pasarte garrantzitsuak ere aipatzen ditu.[95]
Xiraz, 1844ko maiatza-iraila
Qayyúmu'l-Asmáʼ edo Tafsir Surat Yusuf (Izenen Euslea edo Joseren Suraren Iruzkina) idazlanaren lehen kapitulua[96] 1844ko maiatzaren 22ko
bezperan idatzi zuen Mulla Husain-i egindako aldarrikapenarekin
batera. Idazlan osoak ehunka orri ditu eta 40 egun behar izan zituen
osorik idazteko; Bab-ek arabieraz idatzitako lanetan handienetakoa
da. Bahá'íen idazteunen parte ere bada. Babi mugimenduaren
aurreneko urtean asko zabaldu zen eta Babien Korana edo Biblia gisa
hartu zuten. Liburu horretan Bab-ek baieztatzen du Jainkoaren
Agerkunde aldarrikapena, nahiz eta aldarrikapena mozorrotu egiten
duen Imam Ezkutuaren zerbitzaria dela esaten duenean.[97]Tahirihk
idazlan hau arabieratik persierara itzuli zuen.
irailean Mekara joan aurretik errebelatutako obra honetan hamalau
otoitz biltzen ditu, batez ere egun sakratuetan eta jai erlijioso
handietan errezitatzeko. Bere edukia Islamean itxaron zitekeenaren
barruan jarraitzen du.
Erromesaldia, 1844ko iraila - 1845ko ekaina
Mekarako erromesaldia iraun bitartean, bederatzi hilabete eta erdi
guztira, Bab-ek lan asko idatzi zituen:
Khasá'il-i-sabʻih: Erromesaldia bukatu ondoren, Buxihr-era
itsasontiz bueltan zetorrela idatziriko liburu honetan, babi
komunitateak bete beharreko zenbait arauri buruz aritzen da.
Baliteke horren eskuizkribu bat Iranen gorde izana.[98]
Kitáb-i-Rúḥ ("Espirituaren Liburua"): 700 edo 900 bertset
biltzen ditu eta aurrekoa bezala, Buxihr-era bueltan zetorrela
idatzi zuen. Jatorrizko idazlana ia suntsituta geratu zen Bab
atxilotu zutenean. Zenbait eskuz egindako kopia gorde izan dira.[99]
Sahífih baynu'l-haramayn ("Bi Santutegien arteko Tratatua"):
Arabieraz idatzi zuen Mekatik Medinara bidaian zihoala 1845.
urtearen hasieran Xaykhien buruzagi ospetsu batek egindako galderei
erantzuteko.[100]
Kitáb-i-Fihrist ("Katalogo-Liburua"): Bertan Bab-en lanen
zerrenda aurkitzen dugu, Bab berak idatzia Mekatik bueltatu ondoren,
1845eko ekainaren 21ean. Lehen idazlanen bibliografia da.[101]
Buxihr eta Xiraz, 1845eko martxoa - 1846ko iraila
Bab Buxihr-en egon zen 1845ean martxotik ekainera arte, eta geroago
Xirazera aldatu zen.
Sahífih-yi-Jaʻfariyyih: 1845ean ezagutzen ez den pertsona bati
bidalitako tratatu idatzia. Ehun orrialde baino gehiagoko luzera du,
eta Xeikhi sinesmen batzuei lotutako oinarrizko irakaspen asko
azaltzen ditu.
Tafsír-i-Súrih-i-Kawthar ("Oparotasunaren Surari buruzko
Iruzkina"): Yahyá Dárábí Vahíd-entzat idatzitako iruzkina Xirazen zegoela; Xiraz garaiko idazlanik garrantzitsuena da. Koranaren sura
laburrena izanda, hiru bertseteko luzera baino ez duen arren,
iruzkinak berrehun orri ditu. Oso lan banatuta izan zen, eta
gutxienez hamar bat eskuizkribu gorde dira gaur egun arte.[102]
Isfahan, 1846ko iraila - 1847ko martxoa
Nubuvvih khásish: berrogeita hamar orrialdeko lan hau bi ordutan
errebelatu zuen Manouchehr Khan Gorji gobernadoreak egindako galdera
bati erantzunez. Muhammad-en izaera profetiko berezia aztertzen du,
musulmanen eta kristauen arteko tirabiretan eztabaidatutako gai
garrantzitsua baita.[103]
B·b-ek Isfahanen idatzitako bi lan garrantzitsuenetako bat. Berez
eta publikoki idatzi zen Mir Sayyid Muhammad hiriko kleriko nagusiak
egindako eskaerari erantzunez; zati handi bat arratsalde batean
idatzi zen, bertaratutakoen harridurarako.[104]
Maku, 1847ko udararen amaiera - 1848ko maiatza
Bab Isfahanetik irten zen 1847ko martxoan, Teheran inguruan egon zen
zenbait hilabetetan eta gero Maku gotorlekura bidali zuten, Irango
iparraldean, Turkiako mugatik gertu. Han idatzi zituen bere lanik
nabarmenetako batzuk.
Persierazko Bayán-a: Zalantzarik Bab-en lan nagusia da non
heldutasunez bere irakaspenen laburpena egiten duen. Makun idatzi
zuen 1847 urtearen amaieran edo 1848 urtearen hasieran. V·hid edo
"batasun" izeneko bederatzi kapituluk osatzen dute, bakoitzak
hemeretzi bab edo "atetan" banatuak; azken batasuna izan ezik, hamar
bab edo atea besterik ez ditu eta. Bab-ek azaldu zuenez "Jainkoak
Ageraraziko Zuenak" bukatu beharko zuen lan hori; hori dela eta,
bahá'íen ustez, Baha'u'llah-ren Kitab-i-Iqan edo Ziurtasunaren
Liburua Bayan-aren jarraipena da. Batasun bakoitza arabierazko
edukien laburpen batekin hasten da, liburuaren irakurketa errazte
aldera. Idazlan horren zenbait zati argitaratu dira lehen aipatutako
Bab-en Idazlan Hautatuak liburuan; A. L. M. Nicholas-ek idazlan osoa
frantsesera itzuli zuen 150 orriko lau liburukietan.[105]
Arabierazko Bayán-a: Bi Bayan-etatik laburrena eta garrantzia
gutxienekoa. Hamaika vahid edo "batasun"-ez osatua, bakoitzak 19 bab
edo ate dituela. Bab-en irakaspenen eta legeen laburpena da. Makun
osatu zen 1847urtearen amaieran edo 1848 urtearen hasieran.[106]
Dalá'il-i-Sab'ih ("Zazpi frogak"): Izen bereko bi idazlan dira,
bata persieraz eta beste bat, laburragoa, arabieraz; biak Makun
idatzi zituen 1847ko amaieran edo 1848ko hasieran. Nicholas-en
iritziz, Persierazko Zazpi Frogak "Sayyed Ali Muhammad-en lumatik
ateratako lan garrantzitsuena eta eztabaidatsuena da".[107] Ez dakigu
lana b·bÌ ez zen bati edo fede ahuleko jarraitzaile bati idatzi
zion, hartzailea nor zen ez dakigu eta. Arabierazko testuan
persierazko testuaren laburpena dugu.
Txihriq, 1848ko maiatza - 1850eko uztaila
Bab bi urtez bizi izan zen Txihriq-en, epaitua izateko Tabriz-era
egin zuen bidaia laburraren denbora izan ezik. Han gauzatutako
idazlanak esoterikoagoak izan ziren eta ez aurrekoak bezala gaiaren
arabera bezain antolatuak. Hainbat lan txikirekin batera, bi lan
nagusi idatzi zituen:
Kitabu'l-Asmáʼ ("Izenen Liburua"): Jainkoaren Izenen inguruko
liburu luzea. Fusilatu aurretik, Txihriqen emandako azken egunetan
idatzi zuen. Orain arte gorde diren eskuizkribuak oso desberdinak
dira; hori dela eta, liburu horrek lan handia beharko du jatorrizko
testua berregiteko.[108]
apirila bitarte idatzia, Bab-en azken idazlanetako bat da. Liburuak
laurogeita bost atal ditu hamazazpi taldetan banatuta, bakoitza
Jainkoaren izen baten izenburupean. Talde bakoitzaren baitan bost
"maila" daude, hau da, bost atal mota desberdin: bertsetak,
otoitzak, homiliak, iruzkinak eta persierazko piezak.
Talde bakoitza beste pertsona bati bidali zitzaion eta egun
desberdin batean konposatu zen. Beraz, lana loturarik gabeko
materialen nahasketa moduko bat da. Zenbait ataletan Bab-en
irakaspenetan agertzen diren oinarrizko gaien inguruko azalpen
luzeagoak egiten dira; beste batzuetan Jainkoaren izenen errepikapen
luzeak eta izenen sustraien aldakuntzak egiten ditu.[109]
↑Abbas, Amanat. (2000). The Encyclopedia of Apocalypticism, vol. III: Apocalypticism in the Modern Period and the Contemporary Age.. Stein, Stephen J. (ed.) New York: Continuum, 241–242 or. ISBN0-8264-1255-6..
↑Sir Justin Shiel-ek, Victoria erreginaren ministro plenipotentiaria Teheranen, Henry John Temple Palmerston 3. bizkondea eta Atzerriko Kontuetarako Idazkari britaniarrari idatzi zion 1850eko uztailaren 22an Bab-en fusilamenduari buruz. Jatorrizko gutuna F.O. 60/152/88 dokumentu gisa gordetzen da Atzerriko Kontuetarako (Foreign Office) artxibategiko Erregistro Publikoen Bulegoan, Londresen.
↑Zenbait kontakizunek diotenez, Anis hil egin zen lehenengo tiro-sortan, eta beste zenbaiten arabera, Bab ezpataz hil zuten. Dena den, kontakizun guztiek, baita musulmanek ere, bat egiten dute esatean Bab ez zela hil lehenengo tiro-sortaz. Argibide gehiago izateko, ikus: Kazemzadeh, Kazem; Garey, Howard. (1973ko udazkena). «The Báb: Accounts of His Martyrdom» in: World Order, 8. lib., 1. zkia., 32 or..
↑On letters as a medium of composition of the New Testament, see Norman Perrin, The New Testament: An Introduction, Proclamation and Parenesis, Myth and History (New York: Harcourt Brace Jovanovitch, 1974), 96–97.
(Gaztelaniaz)Nabíl-i-Zarandí. (1887-1888). Maṭāle' al-Anwar: Tarikh-i-Nabíl (Los Rompedores del Alba: Narración de Nabíl). Miguel Gil Santesteban (itz.) Terrassa (Bartzelona): Editorial Bahá'í de España (2007) ISBN978-84-95652-22-5..
(Gaztelaniaz)Saiedi, Nader. (2008). La Puerta del Corazón: Aproximación a los escritos del Báb. Miguel Gil Santesteban (itz.) Terrassa (Bartzelona): Editorial Bahá'í de España (2015) ISBN978-84-95652-51-5..
(Gaztelaniaz)Taherzadeh, Adib. (1974). La Revelación de Baháʼu'lláh, Volumen 1: Bagdad 1853–63. Badí' Dá'imí eta Miguel Gil Santesteban (itz.) Bartzelona: Arca editorial (2001) ISBN84-89677-43-3..
(Gaztelaniaz)Taherzadeh, Adib. (1977). La Revelación de Baháʼu'lláh, Volumen 2: Adrianópolis 1863–68. Miguel Gil Santesteban (itz.) Bartzelona: Arca editorial (2002) ISBN84-89677-49-2..
(Gaztelaniaz)Taherzadeh, Adib. (1983). La Revelación de Baháʼu'lláh, Volumen 3: 'Akka 1868–1877. Miguel Gil Santesteban (itz.) Bartzelona: Arca editorial (2005) ISBN84-89677-62-X..
(Gaztelaniaz)Taherzadeh, Adib. (1983). La Revelación de Baháʼu'lláh, Volumen 4: Mazra'ih & Bahji 1877–1892. Miguel Gil Santesteban (itz.) Bartzelona: Arca editorial (2006) ISBN84-95652-26-9..
(Gaztelaniaz)Askotarikoa. (1876). Diccionario Universal de la Lengua Castellana, Ciencias y Artes, Enciclopedia de los Conocimientos humanos, vol. 2. Biblioteca Universal Ilustrada, 5 or..
Artikel ini sebatang kara, artinya tidak ada artikel lain yang memiliki pranala balik ke halaman ini.Bantulah menambah pranala ke artikel ini dari artikel yang berhubungan atau coba peralatan pencari pranala.Tag ini diberikan pada November 2022. Fadril Aziz Isnaini (3 September 1958 – 2 September 2014) adalah seorang wartawan senior yang tercatat sebagai salah satu pendiri Balai Wartawan Rohana Kudus Bukittinggi pada awal 1980-an, dan pernah menjabat sebagai ketua. Dalam organ...
From Elvis Presley Boulevard, Memphis, TennesseeAlbum studio karya Elvis PresleyDirilis16 Mei 1976Direkam2–7 Februari 1976StudioGraceland, Memphis, TennesseeGenreSoul, country pop[1]Durasi34:48LabelRCA RecordsProduserFelton JarvisKronologi Elvis Presley The Sun Sessions(1976)The Sun Sessions1976 From Elvis Presley Boulevard, Memphis, Tennessee(1976) Welcome to My World(1977)Welcome to My World1977 Penilaian profesional Skor ulasan Sumber Nilai AllMusic [2] MusicHound ...
Questa voce o sezione sull'argomento televisione non cita le fonti necessarie o quelle presenti sono insufficienti. Puoi migliorare questa voce aggiungendo citazioni da fonti attendibili secondo le linee guida sull'uso delle fonti. Segui i suggerimenti del progetto di riferimento. Il teletext della ZDF, televisione tedesca Il teletext o teletesto[1] è un servizio non interattivo implementato nella televisione moderna ed erogato da una emittente televisiva. In Italia viene collo...
American drama television series This article is about the fictional NBC TV series. For the current season, see Chicago Fire season 12. For the MLS team, see Chicago Fire FC. For the real-life fire service, see Chicago Fire Department. For the deadly 1871 fire, see Great Chicago Fire. Chicago FireGenreProcedural dramaCreated by Derek Haas Michael Brandt Showrunners Derek Haas Matt Olmstead Michael Brandt Dick Wolf Andrea Newman Starring Jesse Spencer Taylor Kinney Monica Raymund Lauren German...
The Sunday after the Christian celebration of Easter Second Sunday of EasterObserved byChristiansObservancesChurch servicesDateSunday after Easter Sunday2023 dateApril 16 (Western)April 23 (Eastern)2024 dateApril 7 (Western)May 12 (Eastern)2025 dateApril 27 (Western)April 27 (Eastern)2026 dateApril 12 (Western)April 19 (Eastern) The Second Sunday of Easter is the eighth day of the Christian season of Eastertide, and the seventh after Easter Sunday.[1] It is kn...
У этого термина существуют и другие значения, см. Богота (значения). ГородБоготаисп. Bogotá Флаг Герб[d] 4°35′56″ с. ш. 74°04′51″ з. д.HGЯO Страна Колумбия Регион Столичный округ Мэр Карлос Фернандо Галан[en] История и география Основан 6 августа 1538 Прежние названи...
See also: 2024 United States state treasurer elections 2024 Arkansas State Treasurer special election ← 2022 November 5, 2024 2026 → Nominee John Thurston John Pagan Party Republican Democratic Incumbent State Treasurer Larry Walther Republican Elections in Arkansas Federal government Presidential elections 1836 1840 1844 1848 1852 1856 1860 1868 1872 1876 1880 1884 1888 1892 1896 1900 1904 1908 1912 1916 1920 1924 1928 1932 1936 1940 1944 1948 1952 1956 1960 196...
Village in West Bengal, India Betore (Bengali: বেতড়) was a major trading centre, the location being around present Shibpur in Howrah district in the Indian state of West Bengal. Betor in the Map of Calcutta (1690) In addition to the three recognised hamlets, Sutanuti, Gobindapur and Kalikata around which the city of Kolkata has grown up, must be added at least four others as the elementary constituents of the city (including Howrah on the opposite bank). These are Chitpur, Salkia, ...
انفصال الجسم الزجاجي الخلفي رسم تخطيطي للعين البشرية.رسم تخطيطي للعين البشرية. معلومات عامة الاختصاص طب العيون من أنواع أمراض الجسم الزجاجي [لغات أخرى] تعديل مصدري - تعديل انفصال الجسم الزجاجي الخلفي[1] (بالإنجليزية: Posterior vitreous detachment)، هي حالة تُصي...
Air and space warfare branch of Spain's armed forces Spanish Air and Space ForceEjército del Aire y del EspacioBadge of the Spanish Air and Space ForceFounded28 February 1913; 111 years ago (1913-02-28)Country SpainTypeAir and space forceRoleAerial and space warfareSize23,000 personnel (2018)[1]414 aircraft[2]Part of Spanish Armed ForcesHeadquartersGeneral Headquarters of the Air and Space Force, MadridPatronOur Lady of LoretoMotto(s)Latin: Per asp...
كأس ماليزيا 2013 تفاصيل الموسم كأس الاتحاد الماليزي البلد ماليزيا البطل نادي كلنتن عدد المشاركين 30 كأس ماليزيا 2012 كأس ماليزيا 2014 تعديل مصدري - تعديل كأس ماليزيا 2013 هو موسم من كأس الاتحاد الماليزي. كان عدد الأندية المشاركة فيه 30، وفاز فيه نادي كلنتن.[...
Union Army infantry regiment This article includes a list of references, related reading, or external links, but its sources remain unclear because it lacks inline citations. Please help improve this article by introducing more precise citations. (December 2012) (Learn how and when to remove this message) 23rd Pennsylvania Volunteer InfantryPennsylvania flagActiveApril 18, 1861, to September 8, 1864Country United StatesAllegianceUnionBranchUnited States ArmyUnion ArmyTypeInfantryEngagements B...
Radio station in Los Ranchos de Albuquerque, New Mexico This article includes a list of general references, but it lacks sufficient corresponding inline citations. Please help to improve this article by introducing more precise citations. (November 2014) (Learn how and when to remove this message) KTBLLos Ranchos de Albuquerque, New MexicoBroadcast areaAlbuquerque metropolitan areaFrequency1050 kHzBranding94.5 The PitProgrammingFormatActive rockAffiliationsCompass Media NetworksOwnershipOwner...
Soviet union military commander In this name that follows Eastern Slavic naming customs, the patronymic is Vladimirovich and the family name is Tyulenev. Ivan Vladimirovich Tyulenev Ива́н Влади́мирович Тюле́невBorn28 January 1892Shatrashany, Simbirsk Governorate, Russian EmpireDied15 August 1978(1978-08-15) (aged 86)Moscow, Soviet UnionAllegiance Russian Empire (1913–1917) Soviet Russia (1917–1922) Soviet Union (1922–1958)Service/branchImper...