Ba Maw
| Ba Maw | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Ma-ubin (en) |
| Herrialdea | Britainiar Birmania |
| Heriotza | Yangon, 1977ko maiatzaren 29a (84 urte) |
| Familia | |
| Haurrideak | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Kalkutako Unibertsitatea University of Yangon (en) |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | politikaria |
| Ideologia eta sinesmenak | |
| Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Ba Maw (birmanieraz: ဘမော်, ba̰ mɔ̀ ahoskatua; Maubin, Britainiar Raj, 1893ko otsailaren 8a – Yangon, 1977ko maiatzaren 29a) birmaniar abokatu eta politikaria izan zen. Lehen ministroa izan zen Myanmarri independentzia partziala eman zitzaionean, 1937 eta 1939 bitartean. Birmaniako erregimenaren autoritate gorena izan zen japoniarren okupazioaren garaian Bigarren Mundu Gerran (1939-1945).
Biografia
Ba Maw Maubinen jaio zen. Ba Maw jatorri mistoko bamar-mon familia batetik zetorren,[1] jakintsu eta abokatu asko hazi zituena. Bere anaia zaharrenetako bat, Ba Han (1890-1969), abokatua, legelaria eta lexikografoa izan zen. Kristau hezia, budismora bihurtu zen herrialdeko budisten konfiantza lortzeko.[2]
1924an, Ba Maw doktoregoa lortu zuen Bordeleko Unibertsitatean. Ba Maw doktore-tesia frantsesez idatzi zuen Birmanian budismoak zuen eraginari buruz.
1920ko hamarkadatik aurrera, Ba Maw abokatu izan zen eta Birmaniako politikan interesatu zen kolonia garaian.
1931. urtean, Saya San buruzagi matxino defendatu zuenean ospetsu bilakatu zen. Saya San 1930eko abenduan matxinada fiskal bat hasi zuen, berehala britainiar agintearen aurkako matxinada nazional bihurtu zena. Saya San, atxilotu, epaitu, kondenatu eta urkatu egin zuten.
1930eko hasieran, Ba Maw Birmaniako autonomiaren defendatzaile irekia bihurtu zen. Birmania koloniala Indiatik banantzearen printzipioaren aurka agertu zen, baina geroago babestu egin zuen. Hezkuntza ministro izan ondoren, lehen gobernuburu izan zen (edo agian Birmaniako premier egokiena, britainiar kolonia garaian) 1937tik 1939ko otsailera.
Ba Maw 1943an bihurtu zen estatuburu, japoniarrek birmaniar gobernu bat sortu zutenean Birmaniako japoniar okupazioaren garaian.
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) Cady, John Frank. (1958). A History of Modern Burma. Cornell University Press, 317 or. ISBN 9780801400599..
- ↑ (Ingelesez) Ling, Trevor Oswald. (1979). Buddhism, imperialism and war: Burma and Thailand in modern history. Londres: Allen & Unwin ISBN 978-0-04-294105-9..
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.