Elementu horiek guztiak gatzarekin lotuta daude, eta gatz-iturburuei eta ondorengo gatz-ustiaketari esker sortu dira.[1] Barnealdeko gatzaga da, plano triangeluarreko haran estu baten hondoko 120.000 m² (gutxi gorabehera) hartzen dituena. Haranaren alderik garaienean dauden lau iturburutako ur gazia erabiltzen da gatza ekoizteko. Horretarako, gatzuna larrainetaraino garraiatzen da. Plataforma horietan, jalkitzen uzten da, eguzkiaren eta haizearen eraginez ura lurrundu dadin eta, hala, gatza atera dadin.
Gatz-ustiaketa IX. mendetik dokumentatua dago, eta, XX. mendearen erdialdean gainbehera-prozesu azkar bat izan ondoren, 2000. urtean erakundeek sustatutako plan zuzentzaile bat abiarazi zen, gatzaga modu integralean berreskuratzeko xedez. Hala, gatz-fabrika zaharra produktu turistiko eta gastronomiko garrantzitsu bihurtu da, 2010etik aurrera gatza komertzializatzen hasi baita, irabazi-asmorik gabe.
Batik bat, iturburuek, kanalek, putzuek, larrainek eta biltegiek osatzen dute harana. Egitura horiek denboran zehar bere horretan egon beharrean, gazgileek belaunaldiz belaunaldi garatutako ezagutza enpirikoari esker, etengabe eraldatu dira -ekoizpena areagotze aldera-.
Iturburuak
Iturburuek berez eta etengabe gesala kanporatzen dute azaleraino, eta beraz, ez dago zulaketak egin edo ponpatu beharrik. Iturburu ugari daude gatz haranean eta inguruetan, baina lau baino ezin dira erabili, horietako emaria iraunkorra delako (2,4 bat libro segundoko) eta gazitasun-maila ia-ia asetasunera heltzen baita (210 gramo litroko).
Santa Engrazia du izena iturburu nagusiak eta, gatzagak igortzen duen ur gazi osoaren ia erdia ematen duelako da garrantzitsuena. Gainera, beste abantaila bat ere badu, haranaren behealdeko kotarik garaienean dagoenez, gesala besterik gabe heltzen baita ia ekoizpen-konplexu osoraino. Iturburu hau Muera ibaiaren sorburutik oso gertu dago eta, egun duen itxura eta historian zehar izan duena oso bestelakoak dira, XVIII. mendearen amaiera aldera uhaldi batek ingurua suntsitu, eta XX. mendeko laurogeiko urteetan egindako zaharberrikuntzak goitik behera itxuraldatu baitzuen. Obra hauek egin ziren arte, lurzoruan irekitako oin angelu zuzeneko zulo bat zen, eta egurrezko egitura batek indartzen zituen horren hormak. Soberako ura, handik metro gutxi batzuetara kokatutako beste irtenbide batean biltzen da.
Gainerako iturburu gazien (La Hontana, El Pico eta Fuentearriba) kanpoko itxura, Santa Engraziakoak mendeetan zehar izan duenaren antzekoa da. Lurzoruan irekitako, eta hondoa eta alboak iragazgaizteko, buztinez estalita dituzten forma ezberdinetako zuloak dira. Lehenengo biek, iturburu nagusiak hornitzen dituen kanal beretara igortzen dute gesala. Baina, Fuentearriba deritzonak, gatz haraneko eremu zehatz batera baino ez du ur gazia igortzen. Azken hau, jabetza pribatukoa izan da eta bereizirik funtzionatu du historikoki.
Gesalaren garraioa: kanalak
Hainbat dira gesala ekoizpen-txokoetaraino eramateko behar den garraiobidea baldintzatzen duten alderdiak, ahal nola: iturburuak gatz haranaren alderik garaienean egoteak, likidoa gordetzeko biltegien kokalekuak, lurruntze-azaleren hedadurak eta gatzaren ekoizpen-prozesuak berak.
Etengabe eta grabitatearen bitartez garraiatzen da gesala, ‘rollos’ izeneko kanal-sarean zehar. Hasiera batean, lurrean irekitako zanga hutsak baziren ere, XIX. mendearen hasieran harana birmoldatzeko egin ziren obra sakonen ondoren, egurrezko enborrek ordezkatu zituzten horiek. Enbor gehienak pinuzkoak ziren, eta zeioez lantzen ziren kanal irekien itxura eman arte. Enbor bat beste baten atzetik jarri eta egurrean egindako janguneez krokatzen zituzten gazgileek, eta baita, garraio-sistema bikaina eta eraginkorra lortu ere.
Banaketa-sare nagusiak -hiru kilometrotik gorako luzera duena- Santa Engraziako iturburuan du abiaburua. Bertatik kanal bakarra ateratzen da, eta Partidero izeneko kutxatila batean bitan banatzen da, ekialderantz Royo de Suso delakoak eta mendebaldeko alborantz, Quintanakoak isurtzen dutela. Lehenengoa, gesalaren hamabi zatik zeharkatzen dute, eta bigarrena, berriz, hamahiruk. Banaketa-gunetik gertu, Celemin deritzonean, beste bitan banatzen da. Haranaren ekialdea hornitzen duenak gesalaren hiru bosten darama, eta “Quintana” izenari eusten dio, eta erdialderako gesala daramanak, Medio edo Meadero deritzonak, berriz, gainerako bi bostenak.
Gesala biltegiratzea: putzuak
Gatzaren ezaugarrien alderdirik nagusiena dira biltegiak, eta horiek betetzea gazgileen arteko gatazka gehienen eragile. Izan ere, iturburuek igortzen duen gesal kopurua mugatua da, larrain asko daude eta ekoizpen-jarduera hilabete zehatz batzuetara mugatzen da. Horretxegatik daude, hain zuzen, hainbeste putzu gatzagetan (egun, 848), eta horretxegatik da hain beharrezkoa gesalaren banaketaren gaineko araudi konplexua –maisuaren liburua izenaz ere ezagutzen dena-. Azken horrek, jabetza pribatuko tituluak eta horiek jabeek antzina bereganatutako banaketa-eskubideak jasotzen ditu.
Askotarikoa da putzuen morfologia, baina oro har, lau motatan sailka daitezke: kanpoaldekoak, albateekikoak, berogailuak eta upelekikoak:
Kanpoaldeko putzu batzuk lurrean zulatuta daude, eta beste batzuk, horren gainean jasota. Eskuarki, harri-hormez eta buztinaz, edo zurezko egiturez, eraikitakoak dira. Zurezko egiturez egindakoak, prisma-formakoak izaten dira.
Plataformek estali ohi dituzte albateekikoak. Eraikuntza-mota korapilatsua dute eta, gehienak, gesala babesteko estalitako eta, aldi berean, gatzaren ekoizpen-eremu gisa erabiltzeko aprobetxatutako kanpoaldeko putzu zaharrak dira.
Berogailuak egitura txikiak dira, eta gehienak, egurrez edo adreiluz eginda daude. Larrainera isuri aurretik, likidoa berotzea dute xede, honela, kristaltzea azkartzen baita.
“Upelekikoak” dute izena haraneko malden goiko aldeetan kokatutako beste putzu adierazgarri batzuek. Gesala ez da horietara berez heltzen, eta eskuz bete behar dira. Horixe dute hauek ezaugarri. Lan hori egiteko, neguan putzuak betetzeaz arduratzen zen “Zaindari Iturgina” kontratatzen zuen. Hiru hilabete behar izaten zuen horrek, eginkizun hori betetzeko.
Lurrunketa: larrainak
Baliabide naturalak medio, gesalaren ur-edukia lurruntzean oinarritzen da Añanako gatzaren ekoizpen-prozesua. Horretarako, baltsa edo larrain izeneko azalera horizontaletara isurtzen da gesala. Hamabitik hogei metro koadrora bitarteko azalera izaten dute larrainek.
Granjak deitzen dira jabe batek ustiatzen dituen larrain-sortak. Larrainak lekuaren topografiara moldatzen dira, forma zein altuera aldetik, eta ondorioz, gatz haran gehiena betetzen duten irudi konplexuak sortzen dituzte.
Kokalekuaren araberakoak dira dauden 769 larrainen forma eta tamaina. Añanakoa bezalako haran maldatsu batean, azalera horizontaleko plataformak lortu ahal izateko, harri-hormetan eraikitako terrazena izan da gehien erabili den teknika (agirietan, 2.000tik gora jaso dira), eta terrazen gainean, zurezko egiturak finkatzen ziren. Zurezko egitura gehienak, hormetan finkatutako bilbatura horizontal batez osatuta daude, azken hori, aldi berean, zutikoez osatutako beste bertikal baten euskarri izanik. Sestran jarritako ekoizpen-azalerak, berriz, beste bilbatura batez eraikitzen dira. Bilbatura hori, ohol eta petralez egiten da, gainetik, eta iragazgaizteko, buztinezko geruza sendo bat daramala.
Gatz-biltegiak
Añanan gatza gordetzeko erabiltzen diren eraikuntzak bi eratakoak dira: publikoak eta pribatuak.
Tradizioz, gatzaren monopolioan zehar (1564tik 1869ra) Erregearen Administrazioak kontrolatu eta mantendu zituen lau eraikuntza egon dira. Epealdi horretan, honako izen hauez ezagutzen ziren: “el Grande del Campo”, “la Revilla”, “la Hermita” edo “Santa Ana” eta “Almacenillo del Campo”. Denboraldi bakoitzaren amaieran ekoiztutako oro eta aurrekoetan ezin salduta soberan gelditutakoak edo “masiak”. Guztira, 112 librako 110.113 anega gatz inguru (5.681.830 bat kilogramo) biltegiratu ahal zuten.
Bestalde, dokumentazioan “terrazos” izena daramaten biltegi pribatuak, granja bat baino gehiago izan zezaketen uzta-biltzaileenak ziren. Larrainen azpian daude honelako egitura gehienak, terrazetako hormen eta lurruntze-plataformen artean gelditzen ziren hutsuneetan. Eraikuntza-teknika honek betelana errazten du hein handi batean, gatza larrainaren gainazalean irekitako “albate” izeneko zulo txiki batzuetatik bota baino ez zutelako egin behar. Gatza ustiategitik kanpo kokatutako biltegi publikoetara garraiatu edo aletegi haietara eraman arte gordetzea dute xede nagusi.
Garraioa edo aletegietara eramatea
Gatzaren ekoizpen-zikloaren azken urratsetako bat da aletegietan gordetzea (entroje). Gatza zakuetan sartu, eta bizkarrean eramaten zituzten, gizonezko zein emakumezkoek, biltegietara, bide nagusietara edo Muera ibaira, eta horretan datza aletegietan gordetzearen ekintza hori. Azken kasu horretan, zaldi gainean, edo XX. mendean traktoreetan, eramaten zuten uzta azken jomugaraino. Heldutakoan, eta gazgileei ordaindu ahal izateko, ekarritako gatza neurtzen zen, eta honakoa, hiru gizonezkoen artean egiten zuten: Neurtzaileak (Medidor), Laurdenkatzaileak (Cuarteador) eta Almiranteak; azken hau kontabilitateaz arduratzen zen.
Gatza ekoizteko metodoa
Klimaren baldintzen arabera aldatzen da urtero gatzaren ekoizpen-sasoia. Normalean, maiatzean hasi eta urrian amaitzen da, baina ekainetik irailera bitartekoa da epealdirik emankorrena, irailetik aurrerako gau luzeek lurruntze-prozesua atzeratu eta etengabeko euriek atera daitekeen gatz gutxia hondatzen dutelako.
Hainbat urratsez osatuta dago gatzaren ekoizpen-prozesua. Hasteko, larrainak betetzen dira, bi eta lau zentimetro (bi hazbete inguru) bitarteko likido-kopuruz. A. Herránek 1883 urtean gatzagei buruz idatzitako memoriaren arabera, batez beste, hirurogei bat ordu behar zituen gesalak gatzatzeko, eta tenperaturak hiruzpalau gradu igoz gero, ordea, hamar ordu gutxiago behar izaten ziren, baina tenperatura hamasei edo hamazortzi gradutara jaistekotan, hiruzpalau egun oso behar izaten ziren emaitzarik lortzeko.
Eguzkia eta haizea ura lurruntzen hasten direnean, gainazalean kristalak -gatz-loreak deritzenak- eratzen dira, eta elkarri uztartu ahala, handitu egiten dira. Hartzen duten pisuak uraren gainazalaren tentsioa gainditzen dutenean hondora jalkitzen dira, eta amaierako produktuari tanto-erako gatza deritzo.
Ziklo honetan zehar, gesala gatzatzen hasten denean, “nahastu” egin behar da. Honela, uniformeki kristaldu eta produktua ez zaio larrainaren gainazalari (“rechine”) atxikitzen. Gatza gehiegi lehor ez dadin, etengabe ureztatzen dute gazgileek larrainak, berogailu izeneko putzu txikietan aldez aurretik berotutako gesalaz.
Gatza kristaldutakoan, baina ura erabat lurrundu baino lehen, bildu egiten da. Arrabolaren laguntzaz egiten da eragiketa hau, tresna horrekin gatza larrainaren perimetrotik erdira arrastatu eta tontor txiki bat egiten da. Handik, gatza saskitan biltzen da, eta horien zirrikituei esker, gatzak duen ur guztia isuri, eta biltegiratu egiten da. “Gatza sartzea” zeritzon gazgile bakoitzak bere granjan egiten zuen prozesuari, eta larrain gainean zegoen gatza zulo txiki edo albateetatik terrazoetan sartzean zetzan.
Haraneko iturburuen gazitasun-maila oso altua da, ia-ia asetzeraino heltzen dela. Beraz, gesal-emaria txikia bada ere, oso handia da, behar bezalako azpiegiturak erabilita, ekoizteko ahalmena. Añanan atera daitekeen gatz-kopuruaz ohartu ahal izateko, nahikoa datu batzuk azaltzea: gesal litro bakoitzak 200 gramo gatz-eduki du disolbatuta, larrain bakoitzak tona bat gatz ekoitz dezake denboraldiko, eta fabrika osoa, ekoizpen-maila gorenean dagoenean (5.500 larrain inguru martxan), 6.000 tona baino gehiago emateko gai da.
Añanako Gatz Haranaren berreskuratze integrala
1960an, gatza egiteko 5.648 larrain zeuden haranean, eta 2000. urtean, 42k baino ez ziharduten lanean. 2000 urtetik gorako historia dokumentatua duen fabrika honen degradazio-erritmo bizi hura ikusita, gatzaga eta ingurunea babesteko eta berreskuratzeko plana abiarazi zuten erakundeek. Horretarako, 2000. urtean, Arabako Foru Aldundiak Plan Zuzentzaile bat jarri zuen abian. Plan horren helburu nagusia zen haranaren hondamena eragiten zuten arazoak diagnostikatzea eta gatzagak osotasunean berreskuratzeko modurik egokiena zehaztea, hartara gatzaga babesteko, mantentzeko, zaintzeko, erakusteko eta, hura erabiliz, etorkizuneko belaunaldientzako bizirik manten zedila bermatzeko.
Plan Zuzentzailea gauzatzean ikusi zen beharrezkoa zela paisaia bitxi honen balioa jendarteratzeko ardura izango zuen erakunde bat sortzea. Hala, 2009an, Añanako Gatz Harana Fundazioa sortu zen. Fundatzaileak Arabako Foru Aldundia, Añanako Udala eta gatz-ekoizleen Gatzagak elkartea dira. Horrez gain, zenbait laguntzaile estrategiko ere baditu: URA-Uraren Euskal Agentzia, Eusko Jaurlaritzako bi sail —Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila, eta Kultura Saila—, eta Vital Kutxa. Plan Zuzentzaileak markatutako ibilbidea betez, interes kultural handiko gune bihurtzen ari da gatzaga: Arabako mendebaldearen dinamizazio ekonomiko eta soziala sustatzeko funtsezko elementu bat da.
Gatz Haranak bizirauteko duen modurik egokiena bere jarduera berreskuratzea da, eta, horrekin batera, proposamen berritzaileekin osatzea, errespetuan, bateragarritasunean eta jasangarritasunean oinarrituz, beti ere, Gatz Harana berreskura dadila eta etorkizunean jarrai dezala bermatzeko.
Añanaren balioa jendarteratzeko xedez, gatz-fabrika kofinantzatzen eta haraneko jarduera birsorrarazten saiatzen ari da, kalitate handiko gatza ekoiztuz eta salduz. Hori guztia bisitaldi turistikoekin osatzen da, urte osoan zehar.
Bestalde, gatz haraneko baldintza akustikoak eta paisaia aprobetxatuz, agertoki eta harmaila gisa gatzagak berak erabiliko dituzten hainbat ikuskizun egingo dira.
Arrakasta handia izan duen beste jarduera bat Spa Gazia izan da. Paseo terapeutiko bat da, manilubio bat eta pedilubio bat dituena: han, iturburuetatik zuzenean ekarritako ur hipergazietan sartzen dira eskuak eta oinak. Ur gazitan ibiltzeak gizakiarentzat dituen propietate terapeutikoak berreskuratzea da helburua.
Gatzaren jatorria
Aro Triasikoan (duela 251 eta 208 milioi urte inguru), kontinenteek Pangea izenez ezagutzen zen bakar bat osatzen zutenean, ozeano handi baten azpian murgilduta zegoen Gesaltza. Bertako urak lurruntzean, ebaporita-geruza handiak jalki ziren hondoan, eta denboraren poderioz, bestelako geruzek estali zituzten.
Diapiro izenez ezagutzen den egitura geologikoaren ondorio da Añanako gatza. Oro har, dentsitate gutxiagoko material zaharragoak lur-azalera igotzean datza fenomenoa, hau da, likido batean murgildutako ur-burbuila batek egiten duen gorako mugimenduaren antzeko osatuz. Duela 220 milioi urte inguru hasi zen dagokigun prozesu bitxi hau, Triasikoko fazies Keuper-eko arroka ebaporitikoak -5 bat metroko sakoneran kokatutakoak-, lur-azalerantz igotzen hasi zirenean, beraiekin gatz-paisaiaren berezko materialak ekarriz, hots: karniolak, ofitak, kareharriak, tuparriak, buztinak, etab. Prozesu horrek aurrera jarraitzen du, oraindik ere.
Diapiroaren gainean eroritako euri-urak, aurrena, arrokaren gainazaleko geruzak zeharkatzen ditu, eta ondoren, gatz-geruzak, eta ondorioz, berriro ere azaleratzen dira, iturburu hipergaziak sortuz. Añanako iturburuek, batez beste, 3 litro ur gazi ematen dute segundoko, eta horren batez besteko gazitasunak litroko, 250 gramoak gainditzen ditu.
Arreo aintzirarekin osatzen da Diapiroaren inguruko ur-sistema. Aintzira horretako urak ere gaziak dira, ebaporitoen gaineko arro itxian kokatuta baitago. Paleoingurumen eta paleoklimaren inguruko informazio garrantzitsuz betetako gordailuak barne hartzen dituzte aintzirak berak eta Gesaltzak, eta baita, hezeguneetako berezko biodibertsitatea ere. Horiek babesteko beharra dela-eta, nazioarte-mailan garrantzitsuak diren hezeguneen RAMSAR zerrenda barne hartu dira.
Historia
Gatz-ustiaketaren hastapenak
Gaur egungo ikuspegitik, ulergaitza da gatzak, hain ugaria eta merkea den elementu horrek, historian eman izan zaion besteko garrantzia izatea. Hala ere, kontuan hartu behar da gatza ezinbestekoa zela, eta dela, bai hainbat industria-prozesutan, bai gizakien eta animalien elikaduran; are gehiago artean hotz industrialik ez zenean, gatza erabiltzea baitzen elikagaiak kontserbatzeko metodorik eraginkorrenetakoa. Izan ere, hamaika gerra eta bake, heriotza eta goratze, oparotasun eta eskasia, herri nahiz hiriren sorkuntza eta suntsiketa eragin du gatzak, eta nola ez, gutizia; alabaina, baita poztasuna ere. Esaten ari garena frogatzeko, Añanako historiaren errepaso labur bat egitea besterik ez dugu…
Ur gaziko iturburuen inguruan aurkitu diren giza-arrastorik zaharrenak duela 5.000 urte ingurukoak dira. Ordutik, bertako biztanleak garaian garaiko interesetara eta berezitasunetara egokituz joan dira. Burdin Aroan, mendi-hegalen behealdea utzi eta etxebizitzak goiko guneetan, erraz defenda zitezkeen lekuetan, egin zituzten. Erromatar Inperioaren garaian, populatze-sistemak aldaketa handia izan zuen. Añanako gatzak zuen garrantzia medio aski seguru, ustiategitik kilometro gutxira, egun Espejo herria dagoen lekuan, hiri bat sortu zen, Ptolomeo geografo ezagunak Salionca izenez jaso zuena. Hiriaren garapen ekonomikoak inguruko biztanleak erakarri zituen; jende asko, herribildu zaharretako ohiko bizilekuak utzi, eta hiri oparo hartara joan zen bizitzera.
V. mende aldera, sute handi batek Salionca suntsitu zuen. Ez dakigu gertaera horrek zerikusirik ote duen lurraldea erraustu zuten barbaroen inbasioekin; arkeologoek, ordea, dokumentatu ahal izan dute hiria hustu egin zela, eta biztanle asko gatz haranera joan zirela bizitzera eta lan egitera.
Gesaltza-Añanaren sorrera
Hanianako (Goi Erdi Aroko testuetan izendatzen duten moduan) haranaren ingurualdean han hemenka instalatu zen komunitateak aldaketa handia izan zuen VIII. mendearen eta X. mendearen lehen erdiaren artean. Epe hartan, armada musulmanak lurralde hauetan (arabieraz “Alaba wa-l-Qiba” edo “Araba eta Gazteluak”) zigor-espedizioak egin ohi zituen, eta haietariko biren jomuga nagusi izan zen Añana, 822 eta 865. urteetan. Zenbait faktore tarteko, gatzagak ustiatzen zituen komunitate handi hura funtzionamendu guztiz autonomoko sei herrixkako sare batean zatitu zen.
Añanan indar handia zuten botere feudalek, ustiaketan berrogeita hamar erlijio-erakunde baino gehiagok ziharduten. Alabaina, nola bertako komunitateek hala aristokratek batetik, eta XII. mendetik aurrera erregeek hartu zuten botereak bestetik, botere feudal haien presentzia murriztu zuten. Alfontso I.a Borrokalariak, 1114. urtearen inguruan, Euskal Herriko lehen errege-forua eman zion haranari. Errege-forua jasotzeaz batera, azkeneko aldaketa eman zen gatzagako populatzean. Hain zuzen ere, sei herrixketako biztanleek beren herriguneak utzi eta erregeak Añanako hiribildu harresitua sortzeko hautatu zuen lekura joan ziren bizitzera.
Gatz-ustiaketaren garapena
Denboran atzera eginez gero, ikus dezakegu, XIV. mendean, botere txikiagoa zuten erregeek Añana noblezia-jaurgoen eskuetan gera zedila utzi zutela, Las Huelgasko (Burgos) monasterioaren menpean lehenik, eta Sarmiento familiaren agindupean ondoren (Gatzagako Konde titulua hartu zuen familia hark).
Bukatzeko, aipatu beharra dago, XVI. mendearen erdialdera, Felipe II.ak gatzaren monopolioa dekretuz agindu zuela. Monopolioa 1869an amaitu zen, antzinako erregimeneko borboitarren erreformekin. Estatuaren kontrolpean egon zen garai hartan zehar, erregetzak, ordura arte erabilitako produkzio-sistema aldatzera behartu zituen gatzagako langileak. Horrek gatz haran osoaren aldaketa sakona eragin zuen. Gaur egun ikus ditzakegun egitura gehienak garai hartakoak dira.
Gatz-ustiaketaren gailurra eta gainbehera
XIX. mendearen hasieran, hainbat obra eginarazi zizkieten jabeei, eta horrek galbidea ekarri zion askori. Hala ere, Añanak bere lehiakideei aurrea hartu zien, ekoizpenak nabarmen egin baitzuen gora eta purutasun handiko gatz zuria lortu baitzen. Izan ere, gatz-ekoizleen komunitateak 1851ko Londresko Erakusketa Unibertsalean aurkeztu zuen bere produktua, eta ohorezko aipamena eta brontzezko domina irabazi zituen.
Estatuak monopolioari amaiera eman zionean, gatz-ekoizleek ustiaketaren kontrol osoa berreskuratu zuten. Denboraldi batean negozioa ondo joan zen, inbertsio handia egin baitzen, martxan gatza egiteko 5.000 larrain izateraino; hor jo zuen gailurra ustiaketak. Alabaina, ezerk ezin izan zuen ekidin XX. mendean gertatu zen gainbehera bortitza. Jardueraren gainbehera hainbat faktoreren eraginez etorri zen, besteak beste, kostaldeko gatzagen produkzioan hobekuntzak egin zituzten, gatz-harrien meategietan metodo industrialak erabiltzen hasi ziren, eta trenbide-linea berriak egin ziren, garraioa, eta ondorioz, gatzaren azken prezioa merkatu zen. Horiek horrela, Añanan bertan ere merkeagoa zen Torreviejako gatza, bertako gatzagetan egindakoa baino.
Ajamil, C. I.; Dorronsoro, T.; Gutierrez, F. J.; Llanos, A.; Vidal-Abarca, J., 1988, Salinas de Añana y alrededores: guía para una visita, Vitoria.
Arellano Sada, P., 1930, Salinas de Añana a través de los documentos y diplomas conservados en su archivo municipal. Universidad. Revista de cultura y vida universitaria. Zaragoza, 480-538.
Azkarate Garai-Olaun, A., 2008, Un Paisaje Cultural Extraordinario, prólogo en Plata, A., Génesis de una villa medieval, Vitoria-Gasteiz.
Lasagabaster, J.I., Landa Esparza, M., Plata Montero, A., 2008, Salinas de Añana (Álava), en Vayá Carrasco, J.F., Hueso Kortekaas, K. (Coords.), Los paisajes ibéricos de la sal. 1. Las salinas de interior, Guadalajara, pp. 45-57.
Hueso Kortekaas, K., Carrasco, J.F., 2008, Iniciativas de recuperación de salinas de interior en España, en The articulation of portuguese salt with worldwide routes. Past and new consumption trends. Porto: Instituto de História Moderna/Universidade do Porto, pp. 321-328.
Landa, M., Lasagabaster, J.I., La recuperación integral del Valle Salado de Salinas de Añana: Gestión y método, en VII Congreso Nacional de Medio Ambiente
López Castillo, S., 1984, Diplomatario de Salinas de Añana (1194-1465). San Sebastián.
Plata Montero, A., 2003, La aplicación de la Arqueología de la Arquitectura a un complejo productivo, el valle salado de Salinas de Añana (Álava), Arqueología de la Arquitectura 2, pp. 241-248
Plata Montero, A., 2009, Arqueología de las Salinas. El método de estudio de un paisaje cultural construido, en KOBIE (Serie paleoantropología9 Nº XXVIII, pp. 255-266.
Plata Montero, A., 2009, Arqueología de un espacio habitado, trabajado y defendido. El sistema fortificado de Salinas de Añana (Álava), en Arqueología de la Arquitectura 6, pp. 117-148.
Porres Marijuán, Mª. R., 2000, Fueros y sal: controversias fiscales entre la provincia de Álava y la Corona durante el período borbónico, en Cuadernos Dieciochistas,nº. 1, pags. 225-256.
Porres Marijuán, R., 2003, Sazón de Manjares y desazón de Contribuyentes. La sal en la Corona de Castilla en tiempos de los Austrias, Vitoria.
Porres Marijuán, R., 2007, Las reales salinas de Añana (siglos X-XIX), Vitoria.
Porres Marijuán, R., 2007, Un impuesto singular: El Diezmo-Señor y la sal en Añana, siglos XVI-XIX, en HISPANA. Revista Española de Historia, vol. LXVII, nº 225, enero-abril, pp. 173-208.
Ruiz De Loizaga, S., 1984, Documentos medievales referentes a la sal de las salinas de Añana, Hispania 44 (156), 141-205.
Sánchez-Fernández, D., Abellán, P., Camarero, F., Esteban, I., Gutiérrez-Cánovas,C., Ribera, I., Velasco, J., Millán, A., 2007, Los macroinvertebrados acuáticos de las salinas de Añana (Álava, España): Biodiversidad y especies indicadoras, en Boletín Sociedad Entomológica Aragonesa, nº 40, pp. 233-245.
Torre Ochoa, J. Mª. (Coord.), 1992, 850 Aniversario del fuero de población de Salinas de Añana, Vitoria.
Urquijo, F., 1853, Memoria sobre la Salina de Añana, Salinas de España: memorias redactadas durante los años 1851-1853, t. I, Archivo del Ministerio de Hacienda, sig. 935, 905-942.
Часть серии статей о Холокосте Идеология и политика Расовая гигиена · Расовый антисемитизм · Нацистская расовая политика · Нюрнбергские расовые законы Шоа Лагеря смерти Белжец · Дахау · Майданек · Малый Тростенец · Маутхаузен ·&...
This article shows the roster of all participating teams at the 2018 FIVB Volleyball Men's World Championship. Pool A Argentina The following is the Argentine roster in the 2018 World Championship.[1] Head coach: Julio Velasco No. Name Date of birth Height Weight Spike Block 2018–19 club 2 Lisandro Zanotti 4 October 1990 1.95 m (6 ft 5 in) 88 kg (194 lb) 336 cm (132 in) 315 cm (124 in) Montes Claros 4 Maximiliano Cavanna 2 July 1988 1.88&...
У этого топонима есть и другие значения, см. Молочный лиман (значения). Озеро Молочный лиманукр. Молочний лиман Побережье Молочного лимана близ села Александровка Морфометрия Размеры35 × 10 км Площадь170[1], 224[2] км² Наибольшая глубина5 м Бассейн Впадающи...
40°45′52.81″N 73°59′11.61″W / 40.7646694°N 73.9865583°W / 40.7646694; -73.9865583 Building in New York City, United StatesSt. Benedict the Moor ChurchSt. Benedict the Moor Church at 342 West 53rd Street (to right) and the rectory at 338–342 West 53rd Street (to left), which was built in 1965 to the designs of architect Joseph MitchellGeneral informationArchitectural styleItalianate (church)Address342 W 53rd StreetTown or cityHell's Kitchen / Clinton, Manh...
Questa voce sugli argomenti allenatori di calcio turchi e calciatori turchi è solo un abbozzo. Contribuisci a migliorarla secondo le convenzioni di Wikipedia. Segui i suggerimenti dei progetti di riferimento 1, 2. Hamza Hamzaoğlu Hamzaoğlu nel 2014 Nazionalità Turchia Altezza 184 cm Calcio Ruolo Allenatore (ex centrocampista) Termine carriera 2004 - giocatore Carriera Squadre di club1 1988-1991 İzmirspor34 (0)1991-1995 Galatasaray104 (12)1995-1999 İstanbulspor...
Questa voce sull'argomento ingegneri italiani è solo un abbozzo. Contribuisci a migliorarla secondo le convenzioni di Wikipedia. Il torrione circolare del castello di Acaya. Giovanni Giacomo dell'Acaya (Napoli, 1500[1] – Lecce, 6 dicembre 1570[1]) è stato un ingegnere italiano del XVI secolo, specializzato in opere di fortificazione alla moderna. Indice 1 Biografia 2 Note 3 Voci correlate 4 Altri progetti 5 Collegamenti esterni Biografia Castel Sant'Elmo Appartenne a...
American politician (born 1957) Tim HoldenChair of the PennsylvaniaLiquor Control BoardIncumbentAssumed office February 17, 2015Appointed byTom WolfPreceded bySkip BrionMember of the PennsylvaniaLiquor Control BoardIncumbentAssumed office November 13, 2013Appointed byTom CorbettPreceded byP.J. Stapleton, IIIVice Chair of the House Agriculture CommitteeIn officeJanuary 3, 2007 – January 3, 2011SpeakerNancy PelosiPreceded byRichard PomboSucceeded byBob GoodlatteMember of the ...
Espagne au Concours Eurovision Pays Espagne Radiodiffuseur TVE Émission de présélection Benidorm Fest Participations 1re participation Eurovision 1961 Participations 63 (en 2024) Meilleure place 1er (en 1968 et 1969) Moins bonne place Dernier (en 1962, 1965, 1983, 1999 et 2017) Liens externes Page officielle du diffuseur Page sur Eurovision.tv Pour la participation la plus récente, voir :Espagne au Concours Eurovision de la chanson 2023 modifier L’Espagne participe au ...
Ko Ko GyiDi Bandara Yangon setelah dibebaskan dari penjara pada 2012Lahir18 Desember 1961 (umur 62)Yangon, Myanmar (Burma)PendidikanUniversitas Yangon (tahun terakhir, Hubungan Internasional)AlmamaterInstitut Teknik Pemerintahan (Pyay)PekerjaanPolitikusOrganisasiFederasi Serikat Pelajar Seluruh BurmaKelompok Pelajar Generasi 88Gerakan politikPemberontakan 8888Revolusi SaffronSuami/istriKhin Thu Thu Win (m. 2014)Orang tuaThaung Tun Ko Ko Gyi (bahasa Burma...
Danish politician Villy SøvndalMinister of Foreign AffairsIn office3 October 2011 – 12 December 2013Prime MinisterHelle Thorning-SchmidtPreceded byLene EspersenSucceeded byHolger K. NielsenLeader of the Socialist People's PartyIn office28 April 2005 – 13 October 2012Preceded byHolger K. NielsenSucceeded byAnnette VilhelmsenMember of ParliamentIn office1 August 1994 – 12 December 2013 Personal detailsBorn (1952-04-04) 4 April 1952 (age 72)Linde, DenmarkPo...
1962 United States Senate election in Alabama ← 1956 November 6, 1962 1968 → Nominee J. Lister Hill James D. Martin Party Democratic Republican Popular vote 201,937 195,134 Percentage 50.86% 49.14% County Results Hill 50-60% 60-70% 70-80% 80-90% Martin 50-60% 60-70% 70-80% U.S. senator before election J. Lister Hill Democratic Elected U.S. Senator J. Lister Hill Democra...
Range of practices that support skin integrity For other uses, see Skin care (disambiguation). This article may require cleanup to meet Wikipedia's quality standards. The specific problem is: multiple expansion tags and many references that lack proper associated text. Please help improve this article if you can. (August 2015) (Learn how and when to remove this message) Skin care cosmetics at a pharmacy Skin care or skincare is a range of practices that support skin integrity, enhance its app...
Universidad de Burundi Sigla UBLema El granero del conocimientoFundación 1964LocalizaciónDirección Buyumbura, BurundiCoordenadas 3°22′44″S 29°23′04″E / -3.37888889, 29.38444444AdministraciónRector François HavyarimanaAcademiaEstudiantes 13,000 (2017)Sitio web http://www.ub.edu.bi[editar datos en Wikidata] Universidad de Buyumbura, campus de Kiriri. La Universidad de Burundi es una universidad pública localizada en Buyumbura, Burundi. Fundada en 1964, ...
Endangered language family of British Columbia and Alaska TsimshianicTsmksianEthnicityTsimshianGeographicdistributionBritish Columbia, AlaskaLinguistic classificationPenutian ?TsimshianicSubdivisions Maritime Tsimshian Nass–Gitksan Glottologtsim1258Pre-contact distribution of Tsimshianic languages The Tsimshianic languages are a family of languages spoken in northwestern British Columbia and in Southeast Alaska on Annette Island and Ketchikan. All Tsimshianic languages are endangered, ...
State park in Owen County, Indiana McCormick's Creek State ParkIUCN category III (natural monument or feature)Map of the U.S. state of Indiana showing the location of McCormick's Creek State ParkLocationOwen County, Indiana, USANearest citySpencer, IndianaCoordinates39°17′40″N 86°43′40″W / 39.29444°N 86.72778°W / 39.29444; -86.72778Area1,924 acres (7.79 km2)Established1916Visitors641,437 (in 2018–2019)[1]Governing bodyIndia...
American college basketball season 2001–02 Indiana Hoosiers men's basketballNCAA tournament, Runner-upBig Ten Regular Season Co-ChampionsNational Championship Game, L 52-64 vs. MarylandConferenceBig Ten ConferenceRankingCoachesNo. 3APNo. 23Record25–12 (11–5 Big Ten)Head coachMike Davis (2nd season)Assistant coaches John Treloar Jim Thomas Ben McDonald Home arenaAssembly HallSeasons← 2000–012002–03 → 2001–02 Big Ten Conference men's basketb...