Aztarna digitala, gailu elektroniko-digitalak erabiltzerakoan utzitako arrasto multzoa da.[1] Aztarna digitala uzten da sakelako telefonoa erabiltzean, kreditu-txartelarekin ordaintzean, garraio publikoa erabiltzean edo sare sozialetan parte hartzean, adibidez. Datu horiek oso lehengai baliotsuak bihurtuko dira giza portaera aztertzeko. Aztarna digitalak estatistika ofizialekin edo inkestekin aztertu ezin ziren jarraibide espazialak eta prozesuak aztertzea ahalbidetzen du.[2]
2007ko azterlan batek ondorioztatu zuen pertsona bati buruz sortzen den informazio kantitatea berak sortutako informazio kopurua baino handiagoa dela, itzal digitala bezala ezagutzen dena.[3] Adituen arabera itzal digitala da sistema ezberdinetan (publikoak edo pribatuak) gugandik geratzen den informazio kopurua. Datu horiek gure lehentasunak, gustuak edo ohiturak identifikatuak eta, beraz, zehaztuak izateko balio dezakete. Itzal digitala batzutan legedia betetzeko sortzen da (enpresek erosketen edo sare sozial batean iruzkinen datuak gorde behar dituztenean bezala), bestetan modu inkontzientean erabiltzen ari garen sistema digitalen bidez (adibidez, telefono mugikorra edo jardueraren jarraipena egiteko eskumuturrekoa), kalean segurtasun-kamera batek egiten duen grabazioaren bidez eta mugikorraren Wifi konexioaren irismenean kokatzen dituen hari gabeko sare guztietara konektatzen saiatzean, adibidez. Banketxe eta supermerkatuek, adibidez, seinaleak detektatzen dituzte, eta terminal kopurua jakin dezakete, noranzkoa, gertu dauden edo establezimenduan sartzen diren.[4]
2019an Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatu zuen kanpaina bat gurasoak ohartarazteko seme-alaben irudi eta bideoek Interneten eta sare sozialetan partekatzearen ondorioz, hau da gehiegizko esposizioak (oversharing), interneten edukiak neurri gabe konpartitzeak, adingabeen bizitzan izan dezakeen ondorioez. Estatistiken arabera, herrialde aurreratu batzuetan haurren % 81ak sei hilabete betetzerako badu nolabaiteko presentzia Interneten;eta bi urtetik beherakoen % 5ak gurasoek sortutako profil bat du sare sozialetan. Fenomeno honi sharenting deitzen zaio eta ekografiak, haurren lehen urratsak, urtebetetze-jaiak, oporrak eta Internet bidez partekatu daitekeen beste edozein gertaera argitaratzean datza.[5][6]
Aztarna digitala erabat ezabatzea zaila bada ere, nolabait norberari buruzko informazioa babesteko aukera dago.[7]
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak