Azetabulua —barrunbe kotiloide edo kotilo ere esaten zaio—, adiera orokorrean, hezur batean beste hezur bat sartuz giltzatzeko izaten den hutsartea da. Adiera hertsian, pelbisaren gainazalaren atal konkaboa da, ilionak (goialdean), iskionak (atzealdean) eta pubis-hezurrak (aurrealdean) osatua. Hartan giltzatzen da femurraren burua, aldakaren giltzadura eratzeko.
Erreferentziak
Kanpo estekak