Azalera polarreko diagrama edo arrosa-diagrama zenbakizko datuak irudikatzeko datu-diagrama bat da, sektore-diagrama angeluen eta barra-diagrametan zutabeen luzeraren bitartez, angelu bereko eta azalera ezberdineko zirkulu-sektoreak irudikatzen dituena zenbakizko balioen arabera. Izar-diagramare antzekoa ere bada itxuraz, baina horretan datuak luzera ezberdineko puntu, marra edo zutabeen bitartez irudikatzen dira.
Gutxitan irudikatzen den datu-diagrama da eta soilik arrosa-diagramaren efektu grafikoa sortu nahi denean eratzen da. Florence Nightingale erizainak 1859 urtean eratu zuen coxcomb izeneko grafikoa da horren jatorria, baina grafiko hark angelu bereko sektoreetako erradioak, eta ez azalerak, luzatzen zituen datuetan oinarrituta.
Angelu bereko sektoreak nahi den eran jar daitezke, zenbakizko dautak dataren arabera ordenaturik daudenean ezik. Orduan, ordena kronologikoari jarraitu behar zaio sektoreak osatzerakoan.