Axier Arteaga Garaialde, pilota arloan Arteaga II.a deituraz ezaguna (Lasarte-Oria, Gipuzkoa, 1996ko maiatzaren 26a) esku huskako pilotari profesionala da. Aurrelari jokatzen du. 2016ko urtarrilean bilakatu zen profesional, Asegarcerekin.[1] Haren aita Juan Mari (Arteaga I.a) ere profesionala izan zen, 1990eko hamarkadan.[2] Axierri etorkizun oparoa iragarri zaio debutatu zuenetik bertatik, eskuin ona izateaz gainera oso ezker berezia baitu, pilota bizi darabilena.[3]
Ez zuen denbora luzerik behar izan iragarpenak betetzeko: debutatu ondorengo urtean presaka eta urduriegi jokatu zuen arren, 2016ko abendutik aurrera konfiantza hartu eta bere jokoa ateratzen hasi zen.[4] Hartara, 2017ko apirilaren 1ean Bigarren Mailako Binakako Txapelketa irabazi zuen, Jon Erasun atzelaria lagun, eta Arteaga II.a txapelketako jokalari onena izendatu zuten;[5] eta 2017ko maiatzaren 20an, Bigarren Mailako Buruz Buruko Txapelketa irabazi zuen, Joanes Bakaikoa 22-18 mendean hartuta.[6] 2020an, berriz irabazi zuen Bigarren Mailako Buruz Burukoa, Elordi 22-12 mendean hartuta.[7]
Kirol lorpenak
- Profesionaletan
- Amateurretan
- 2015: GRAVN
- 2015: Bergara Hiria torneoa
- 2015: Antiguo torneoa
- 2015: Diario Vasco torneoa
Erreferentziak