Axel Kicillof (1971ko irailaren 25a - ) argentinar ekonomialari eta politikaria da, egun Argentinako ekonomia ministroa. Joera keynesianistako ekonomialaria izateagatik da ezaguna.
Bizitza
Psikiatra eta psikologo baten semea, ohorezko aipamenez titulatu zen Ekonomian Buenos Airesko Unibertsitatean. 1992an TNT (Tontos pero no Tanto) ezkertiar ikasleen elkartea sortu zuen. Geroago La Cámpora erakunde peronistara bildu zen. Siderar eta Aerolíneas Argentinas enpresetan zuzendaritza karguetan jardu zuen, Cristina Fernándezen gobernura heldu arte, non ekonomiako ministrorde kargua eskuratu zuen, politika ekonomikoaren idazkari karguarekin batera. Ezaguna da 2012ko martxoan YPF enpresaren nazionalizazioa bultzatzaile nagusia izateagatik. Horren ondoren, enpresa horretako administratzaile izendatu zuten. 2013ko azaroan Argentinako ekonomia ministro izendatu zuten. Soledad Quereilhac irakaslearekin dago ezkonduta eta bi haurren aita da.