Automobil lasterketa

Mercedes AMG F1 W09 EQ Power+, 1 Formulako eserleku bakarreko automobila.
Hyundai i20 Coupe WRC, rally kategoria.

Automobil lasterketa, automobilismo lasterketetan erabiltzeko bereziki egokitutako automobilez burututako kirol probak dira. Diziplinaren eta kategoriaren arabera, lasterketetako auto bat kaleko auto batean oinarrituta egon daiteke, edo lasterketetarako propio aldatuta egon daiteke.

Kirol-automobilak zabalagoak, luzeagoak eta altuagoak dira, eta horietako asko aldatu egiten dira, batez ere asfaltoari hobeto heltzeko edo Drift egiteko.

Lasterketetarako automobil-motak

Lasterketa zirkuituetako eta rallyetako lasterketetan oso ohikoa da turismoak eta kiroletakoak erabiltzea, bai beharrezko aldaketak urriak eta merkeak direlako, automobil markek beren modeloak salgai iragar ditzaketelako horrelako lasterketetan kanpaina arrakastatsuak eginez. Kategoria bakoitzak aldaketak murrizteko araudi tekniko bat du, homologazioa deitzen dena. Nazioarteko Automobilismo Federazioak kontinente guztietan erabiltzen diren homologazioak zehazten ditu, baina kategoria askok berezko homologazioak erabiltzen dituzte.

Beste lasterketa-automobil batzuk eserleku bakarreko automobilak eta sport prototipoak dira; eserleku bakarra dute, eta ez dute zerikusirik kaleko automobilekin. Eserleku bakarreko automobilak oso estuak dira airearekiko marruskadura-azalera murrizteko, eta ia beti aleroiak erabiltzen dituzte karga aerodinamiko bertikala handitzeko. Lasterketa-prototipoen beste barietate bat siluetak dira; kaleko automobil baten antzeko karrozeria dute, baina haien mekanika guztiz desberdina da.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.