Rembrandt margolan honetan Zeuxis izango balitz bezala agertzen da. Zeuxis K. a. V. mendearen greziar margolaria izan zen, antzinako artezaleek maisutzat eta eredutzat jotzen zutena. Kondairaren arabera emakume zahar baten erretratua margotzen ari zenean barrez hil zen. Rembrandtek 90 autorretratu baino gehiago egin zituen eta hau azkenetariko bat izan zen ezen sei urte geroago hil egin baitzen.[1] Dena dela, hau oso enigmatikoa eta bitxia da.
Aurreko bertsioa
Margolanaren ikuspegia X izpien bidez hau baino lehen beste bertsioa bazegoela erakutsi digu. Aurreko bertsio horretan protagonista irribarrez agertzen zen eta ez barrez.