Aurelio Guzmán Berro y Berro (Montevideo, 1834ko abuztuaren 3a - Buenos Aires, 1911ko abenduaren 5a) poeta, kazetari eta politikari uruguaitarra izan zen. Uruguaiko erromantizismoaren ordezkarietako bat izan zen.
Biografia
Montevideon jaio zen eta bere gurasoak Miguel Antonio Berro Maizterra eta María Florentina Berro González de Noriega izan ziren. Isabel Maria Bujan Ellaurirekin ezkondu zen eta 1864an bere seme Aurelio jaio zen.
Cerro Largo departamenduko senataria izan zen 1875ean eta 1879an. Bere babesa eman zion Lorenzo Latorreri 1879an presidente kargua har zezan eta Ogasuneko ministro izendatu zuten 1880an gobernuak dimisioa eman zuen arte.
Ondoren kazetari gisa aritu zen. El telégrafo marítimo-ren erredaktorea izan zen 1886. urtearen erdialdera arte.
Kanpo estekak