Pearl Milling Company (aurretik Aunt Jemima (Izeba Jemima) izenez ezagutzen zena) Quaker Oats Company-ren marka komertziala da, opiltxoak, almibarrak eta gosaritarako janaria irineztatzen zituena. Marka 1893an sortu zen, baina tortitak egiteko formula 1889an agertu zen. Quaker Oats Companyk Aunt Jemima marka 1937ko apirilean erregistratu zuen lehen aldiz. Modeloa Nancy Green izan zen, esklabo izandakoa eta aktibista bihurtu zena. Aunt Jemimaren pertsonaia esklabo bihurtutako «Mammy» arketipoan oinarritu zen. Beste modelo bat Anna Short Harrington izan zen. 2020ko ekainaren 17an, George Floyden hilketaren eta ondorengo protesten ostean, Quaker Oatsek iragarri zuen Aunt Jemimaren markak Pearl Milling Company izena aldatuko zuela, "arraza berdintasunaren alde egiteko".[1][2][3] Izen berria 2021eko ekainean hasi ziren erabiltzen.[4][5]
Aunt Jemima modelo afroamerikarren pertsonaia estereotipatua sortu zen antzerkiko minstrel generoan, itxuraz, Ameriketako Estatu Batuetako Sezesio Gerra edo Gerra zibilaren ondorengo berreraikitze-aldian.
Historia
Aunt Jemimaren Kersandsen "Old Aunt Jemima (Izeba Jemima zaharra)" minstrel eta vodeville abestia izan zen, 1875ean idatzia.
AEBko publizitatearen historian iraupen luzeeneko logotipo eta marka erregistratuetako bat izaten jarraitzen du.[6]
1966an sartu zuen Quaker Oatsek Aunt Jemimaren xarabea. Horren atzetik etorri ziren Aunt Jemima Butter Lite xarabea, 1985ean, eta gurinezko xarabe aberatsa, 1991n.
1996an Aunt Jemima elikagai izoztuek Aurora Foodsen lizentzia bat lortu zuten, eta 2004an Pinnacle Foods Corporationek xurgatu zuen.[7]
Izena aldatzea
Konpainia kritikatu egin zuten, esklabotza garaiko irudia izateagatik. Old Aunt Jemima esklabo-zelaietan sortutako abestia zen, gero minstrel-ikuskizunetan parte hartu zuena. Markaren jatorrizko pertsonaiaren protagonista Nancy Green izan zen, esklabotzan jaio zen emakumea, eta Quaker Oats Companyk hari ordaindu egiten zion esklaboz jantzita joateko eta bere produktuak sustatzeko.[5]
Marka kritikatua izan zen, izeba esan nahi zuen aunt hitz desegokia erabiltzen zuelako. Esklaboei "aunts" deitzen zieten, ez zituztelako pertsona garrantzitsutzat hartzen, zeinari jendeak dama edo andereak deitzen zituen.[5] Hala ere, George Floyden hilketa Black Live Matterren inposizio eta mehatxuaren eta ondorengo protesten ostean, Quaker Oatsek 2020ko ekainaren 17an iragarri zuen "Aunt Jemima" marka berrizendatu egingo zutela arraza berdintasunerantz aurrera egiteko.[1][2]
2021eko otsailean, PepsiCok iragarri zuen markaren ordez Pearl Milling Company izendapena erabiliko zuela, urte bereko ekainetik aurrera.[4][5]
Logoa
Aunt Jemimaren logoaren jatorrizko bertsioa H. Gene Millerrek marraztu zuen,* baina inoiz ez zen behar bezalako kreditua modu ofizialean eman. Hark ere San Giorgio pasta konpainiaren logoa marraztu zuen.*
Slang
"Aunt Jemima" hitza batzuetan "Osaba Tom"-en bertsio femeninotzat hartzen da. Bera izan da "mammy"-aren arketipo tipikoa, zurien ongizatearen alde lan egiten eta zerbitzatzen zuen amantala eta bandana (zapia) duen neskame afroamerikarra.[8]
Herri kulturan
Mexikon, 1980ko hamarkadan, Hot Cakes-entzako (opiltxoak) irina "La Negrita" izenarekin merkaturatu zen, kultura afrokaribetarreko pertsonaia batekin irudikatua.
Cats musikalean, Jemima pertsonaiaren izena Sillabub izatera pasatu zen ekoizpen batzuetan, Aunt Jemima pertsonaiak sortutako izenaren konnotazio arrazistak saihestu nahian.