Augustin Pajou (Paris, Frantzia, 1730eko irailaren 19a - Paris, 1809ko maiatzaren 8a) frantziar eskultorea izan zen.
Biografia
Jean-Baptiste Lemoyne eskultorearen ikaslea izan zen, eta Madame du Barryrentzat lan egin zuen. 1748. urtean Erromako Eskultura saria irabazi zuen, eta Italian bizi izan zen hamabi urtez.
Versaillesko Operako eskulturazko apaindura egin zuen 1768-1770 urteetan. Gizon ospetsu batzuen irudiak egin zituen Luis XVI.ak eskatuta (Descartes, Pascal, Bossuet). Errege Jauregiko patioa zizelatu zuen Parisen. 1788. urtean Parisko Fontaine des Innocentes bukatzeko lana eman zioten, J. Goujonen estiloaren arabera egin zuena. Psyché abandonnée (1791) da Pajouren estatuarik ezagunena.
Erreferentziak