Auguste Belloc (Montrabé, 1800 - Paris, 1867) frantziar argazkikaria izan zen, ospetsua bere argazki erotikoei esker.[1]
Biografia
Bellocek Parisko Louis-le-Grand lizeoan ikasi zuen. 1845etik hasi zen argazkilaritzan interesatzen, bereziki kolodioi hezearen prozesuan. Galtzaile ona, Frederick Scott Archerren arrakastaren aurrean, prozesu honi arkerotipoa deitzea onartu zuen. 1853an, bere kontura argitaratu zuen Traité théorique et pratique du procédé au collodion en photographie liburua (Kolodioiaren prozesua argazkilaritzako tratatu teoriko eta praktikoa). Bellocek hainbat estudio izan zituen (Montmartre bulevardean, Lancry kalean). Société héliographique edo Heliografi elkartearen (1851) sortzaileetako bat eta Frantziako Argazkilaritza Elkartearen (1854an sortua eta Belloc 1855an sartua) lehen kideetako bat da izan zen.[2]
Gaudenzio Marconi argazkilariak bere estudioa hartu zuen 1867an.
Iruditegia
Erreferentziak
Kanpo estekak