Audrey Meadows (1922ko otsailak 8 - 1996ko otsailak 3) aktore estatubatuarra izan zen, batez ere ezaguna egin zen 1950ko hamarkadan The Honeymooners telesailean Alice Kramden etxekoandre moduan egin zuen zereginarengatik.[1]
Biografia
Bere arreba Jayne Meadowsekin, gaztetan hasi zuen abeslari karrera, hilabete batzuetan Broadwayn lan eginez. 1951n, Bob and Ray telesailean debutatu zuen.[2]
1951tik 1957ra Alice Kramdenen papera izan zuen The Jackie Gleason Show telesailean eta, aldi berean (1955-1956), baita The Honeymooners komedian ere. Alice Kramdenen pertsonaiak ospe handia eman zion aktoreari.
Hirurogeiko hamarkadan telebistako ibilbidea jarraitu zuen Alfred Hitchcock Presents, The Red Skelton Show, The Hollywood Squares, The Match Game eta Please Don 't Eat the Daisies telesailetan agerpenak eginez. Pantaila handian hartutako konpromisoen artean, Take Her and Mine (1963),edo Rosie! (1967) telesaietan egon zen.[3]
Hirurogeita hamarreko hamarkadan oraindik telebistan lan egiten zuen Dean Martinekin The Dean Martin Show saioan, laurogeiko hamarkadaren hasieran Too Close filmeko 18 ataletan aritu zen, eta 1990-1991ko sasoian My Uncle Buck filmean agertu zen.
1991n Beatriceren pertsonaiari ahotsa eskaini zion Simpsontarren Dear Old Money atalean.[4]
1995ean biriketako minbizia diagnostikatu zioten eta urtebeteko bizitza aurreikusi zioten. Edozein tratamenduri uko egin ondoren, 1996ko otsailaren 3an hil zen Los Angelesko Cedars-Sinai Mediku Zentroan. Holy Crosseko hilerrian lurperatu zuten, Culver Cityn, bere bigarren senarra zen Robert F. Sixekin batera.[5]
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) Oliver, Myrna. (1996-02-05). «Audrey Meadows, Alice in 'The Honeymooners,' Dies» Los Angeles Times (Noiz kontsultatua: 2024-03-05).
- ↑ (Ingelesez) «The Providence Journal: Local News, Politics & Sports in Providence, RI» The Providence Journal (Noiz kontsultatua: 2024-03-05).
- ↑ (Ingelesez) «COMIC ACTRESS AUDREY MEADOWS DIES» Washington Post 2024-01-06 ISSN 0190-8286. (Noiz kontsultatua: 2024-03-05).
- ↑ (Ingelesez) O'Connor, John J.. (1996-02-05). «Audrey Meadows, "Honeymooners' Co-Star, Dies at 71» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2024-03-05).
- ↑ (Ingelesez) Wilson, Scott. (2016-08-19). Resting Places: The Burial Sites of More Than 14,000 Famous Persons, 3d ed.. McFarland ISBN 978-1-4766-2599-7. (Noiz kontsultatua: 2024-03-05).