Atraco a las tres (euskaraz Lapurreta hiruetan) 1962ko José María Forqué espainiar zinema zuzendariaren film komikoa da. Bertan, José Luis López Vázquez, Cassen, Gracita Morales, Katia Loritz, Manuel Alexandre, Agustín González, José Orjas, Alfredo Landa, Paula Martel, Rafaela Aparicio, José María Caffarel, Jesús Guzmán, Pedro Mari Sánchez eta Lola Gaos aktoreek antzeztu zuten.
Garai hartako espainiar gizartearen kritika zorrotza burutu nahi izan zen, bai eta bere gabezia, miseria eta hierarkizazioa ere, guzti hori garai hartan ikusleek hain gustukoa zuten umore beltza, eta amaiera goxo eta xaloaz osaturik.
Bestalde, filma honek Alfredo Landa aktorearen zinemako debuta suposatu zuen, handik aurrera bere zinema ibilbide luze eta oparoari ekin ziolarik.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Fernando Galindo (José Luis López Vázquez) Madrilgo banketxe batetako kutxazaina da. Banketxeko nagusiek oso estimatua zen Don Felipe (José Orjas) aurreko zuzendaria lanetik kaleratu dutenez, eta lankideen soldata eskasa eta lan baldintza kaskarrez mendekatu asmoz, Fernandok diruaz jabetzeko bere lankideak euren sukurtsalean gezurrezko lapurreta egiteko konbentzituko ditu. Lapurreta egunetan zehar xehetasun handiz prestatuko dute, betiere zinema beltzeko filmen estiloan, baina azkenean euren planak huts egingo du, gezurrezko lapurreta hura egiteko hautatu duten egun horretan bertan benetako lapur batzuk sukurtsalean lapurreta egingo baitute. Benetako lapur hauek aurretik Katia Duránek ohartarazi zituen, Galindo beraz maitemindua eta lapurreta egitasmoa aitorrarazi zion vendetta, ondorioz istorioa katramilatzen joango da.
Aktoreak
Kanpo estekak