Atletismoa 2024ko Udako Olinpiar Jokoetan – Gizonezkoak jauzi hirukoitza

Atletismoa 2024ko Udako Olinpiar Jokoetan – Gizonezkoak jauzi hirukoitza
Irudia
Motakirol proba olinpiko
Honen parte daAtletismoa 2024ko Udako Olinpiar Jokoetan
Denbora-tarte2024ko abuztuaren 7a - 2024ko abuztuaren 9a
Data2024
KokalekuStade de France
HerrialdeaFrantzia
Parte-hartzaileak
Kirolaatletismo
Irabazlea

Gizonezkoen jauzi hirukoitza 2024ko Udako Olinpiar Jokoetan abuztuaren 7 eta abuztuaren 9 bitarte jokatu zen Stade de Francen.

Jatorrizko hiru kubatar podiumean

Jordan Díaz espainiarrak lortu zuen urrea, Pedro Pichardo portugaldarrak zilarra eta Andy Díaz italiarrak brontzea, guztiak Kuban jaioak[1].

Jordan Díazek Espainiara joan zen 2021eko ekainean talde kubatar batekin, eta han desertatu zuen. 2022ko otsailean jada naziotasun espainiarra zuen.[2]

Pichardo 2017ko apirilean Stuttgarteko (Alemania) talde atletiko kubatar nazionalaren kontzetrazioan zela hoteletik desagertu zen. Portugalera joan zen handik, Benfica taldearen atletismo sailak kontratatu zuen,[3] eta urte berean lortu zuen naziotasuna, zazpi hilabetean.[4] 2021an jokatutako Tokyoko Joko Olinpikoetan jada Portugalekin lehiatu zen eta urrezko domina irabazi zuen.

Andy Díaz Hernández egon zen Tokyo 2020 jokoetan (2021), baina ez zuen lehian parte hartu min hartu zuelako. Tokyotik itzulerako hegaldiak Kubarantz, hegazkinak eslaka egin zuen Espainian eta han taldetik banatu zen Diaz, Italiara joateko.[5] 2023ko otsailean lortu zuen naziotasun italiarra, kirol merituengatik.[6]

Emaitzak

Sailkapen fasea

Pos. Taldea Atleta Herrialdea 1 2 3 Distantzia Oharrak
1 B Pedro Pichardo  Portugal 17.44 17.44 Q
2 A Jordan Díaz  Espainia 17.24 17.24 Q
3 B Salif Mane  Ameriketako Estatu Batuak 17.16 17.16 Q
A Hugues Fabrice Zango  Burkina Faso 17.16 17.16 Q
5 A Almir dos Santos  Brasil x 17.06 x 17.06 q
6 B Jaydon Hibbert  Jamaika 16.99 16.95 x 16.99 q
7 B Max Heß  Alemania x 16.98 16.67 16.98 q
8 B Zhu Yaming  Txina 16.47 16.91 16.66 16.91 q
9 A Yasser Triki  Aljeria x 16.85 16.77 16.85 q
10 B Connor Murphy  Australia 16.80 16.49 16.58 16.80 q
11 B Lázaro Martínez  Kuba 16.79 16.79 16.71 16.79 q
12 A Andy Díaz  Italia x 16.79 16.69 16.79 q
13 A Jean-Marc Pontvianne  Frantzia x 16.79 x 16.79
14 A Donald Scott  Ameriketako Estatu Batuak 16.58 16.77 16.74 16.77
15 B Thomas Gogois  Frantzia 16.67 14.63 16.77 16.77
16 B Su Wen  Txina 16.21 16.70 x 16.70
17 A Andy Hechavarría  Kuba x 15.86 16.70 16.70
18 B Cristian Nápoles  Kuba 16.28 16.67 16.39 16.67
19 B Andrea Dallavalle  Italia 16.65 13.44 16.48 16.65
20 B Emmanuel Ihemeje  Italia 16.39 15.65 16.50 16.50
21 B Abdulla Aboobacker  India 15.99 16.19 16.49 16.49
22 B Russell Robinson  Ameriketako Estatu Batuak 16.47 16.37 16.21 16.47
23 B Geiner Moreno  Kolonbia 16.32 15.88 16.40 16.40
24 A Jordan Scott  Jamaika x 16.36 15.97 16.36
25 A Tiago Pereira  Portugal 15.84 15.96 16.36 16.36
26 A Kim Jang-woo  Hego Korea 15.66 16.14 16.31 16.31
27 A Praveen Chithravel  India 15.99 16.25 16.21 16.25
28 A Jah-Nhai Perinchief  Bermudak x 16.14 16.23 16.23
29 A Leodan Torrealba  Venezuela 16.18 x 15.44 16.18
30 A Ethan Olivier  Zeelanda Berria 16.16 15.91 15.98 16.16
31 A Fang Yaoqing  Txina x x 15.85 15.85
32 B Necati Er  Turkia 13.65 x x 13.65

Finala

Pos. Atleta Herrialdea 1 2 3 4 5 6 Distantzia Oharrak
1. postua, urrezko domina Jordan Díaz  Espainia 17.86 17.64 17.85 17.84 17.25 17.86
2. lekua, zilarrezko domina Pedro Pichardo  Portugal 17.79 17.84 x 17.52 17.81 17.84
3. postua, brontzezko domina Andy Díaz  Italia 17.63 17.33 x 17.64 17.64 SB
4 Jaydon Hibbert  Jamaika 17.31 17.61 17.53 x x 17.61
5 Hugues Fabrice Zango  Burkina Faso 17.43 16.14 17.25 16.05 17.50 x 17.50
6 Salif Mane  Ameriketako Estatu Batuak 17.28 16.63 17.02 x 17.19 17.41 17.41
7 Max Heß  Alemania 16.50 16.92 17.38 x x 17.07 17.38 SB
8 Lázaro Martínez  Kuba 17.00 x 17.34 13.35 x 16.63 17.34 SB
9 Yasser Triki  Aljeria x 17.05 17.22 Ez zen pasa 17.22
10 Zhu Yaming  Txina x 16.76 x Ez zen pasa 16.76
11 Almir dos Santos  Brasil 16.41 x 16.28 Ez zen pasa 16.41
12 Connor Murphy  Australia 15.99 16.30 16.11 Ez zen pasa 16.30

Kanpo estekak

  1. (Gaztelaniaz) EFE, Agencia. (2024-10-08). «Cubanos hicieron el 1-2-3 en salto triple, pero Cuba no se benefició» Mediotiempo (Noiz kontsultatua: 2024-08-13).
  2. (Gaztelaniaz) «Jordan Díaz, la gran promesa mundial afincada en Guadalajara, ya es español» El Español 2022-02-02 (Noiz kontsultatua: 2024-08-14).
  3. (Gaztelaniaz) Afp. (2017-04-26). «El cubano Pichardo 'reaparece' fichando por el equipo de atletismo del Benfica» Marca.com (Noiz kontsultatua: 2024-08-14).
  4. (Ingelesez) «An Olympian transfer market» Civio 2024-08-01 (Noiz kontsultatua: 2024-08-14).
  5. (Italieraz) Piccardi, Gaia. (2023-04-06). «Diaz, da rifugiato cubano al record nel triplo: «Le notti in strada per diventare italiano»» Corriere della Sera (Noiz kontsultatua: 2024-08-14).
  6. (Italieraz) «ANDY DÍAZ HERNÁNDEZ» XXXIII Giochi Olimpici Estivi Parigi 2024 (Noiz kontsultatua: 2024-08-14).