Atari-Soro pilotalekuaAizarnazabalgopilotalekua da. 1988an inauguratu zutenetik hainbat pilota-partidu nagusi jokatu dituzte bertan, final asko tartean. Pilotalekua herrigunean dago, ikastetxearen eta udaletxearen artean kokatuta. Hiru eraikinek espazio publiko zentral bat osatzen dute, kirol- eta jolas-gunea. Eraikin honetan kontzertuak eta beste ekitaldiak ere ospatu dituzte.
Historia
Frontoiaren jatorrizko proiektua 1987an idatzi zuten Vicente Guibert Azcue, Javier Corta Etxaniz eta Iñigo Guiber de Encio arkitektoek. Ondoren, ixteko lan batzuk egin zizkioten, 1990ean Aitor Aizpuru Fuentes eta Carlos Urbasos de las Rivas arkitektoek idatzitako proiektuaren arabera.[1]