Asturiasko Printzearen futbol kopa 1915 eta 1926 artean jokatu zen Espainiako eskualdeen arteko futbol txapelketa izan zen. Katalunia izan zen txapelketa gehien irabazi zituen selekioa.
Euskaldunek lehenengo edizioa Selección Norte izenarekin jokatu zuten, kantabriarrak ere bai baitziren selekzio hartan. Hiru partehartzaileren arteko ligaxka izan zen eta iparraldekoak nagusitu ziren, Kataluniari 1-0 irabaziz eta Gaztelaren (Madril) aurka 1-1 berdinduz.
Palmaresa
Garaipenak
Kanpo estekak