Gasteizko Astronomoen kalea Santa Luzia auzoan dago.
Kokapena
Santa Luzia auzoan dago, Salburua auzoarekin muga-mugan. Done Jakue kalean hasten da eta Florida kaleraino luzatzen da.
Luzera
700 metro inguruko luzera du.
Historia
Henrike Knörr eta Elena Martínez de Madina Salazarrek idatzitako “Toponimia de Vitoria I – Gasteizko toponimia I[1]” (Euskaltzaindia, 2009) liburuaren arabera, aurretik Astronomoen muinoa deitzen zitzaion inguruari, 1977an kalea hiritartu zen eta izena eman zitzaion kaleari.
Izenaren zergatia
1860ko uztailaren 18an izandako eguzki eklipse osoa ikusteko astronomo asko elkartu ziren bertan. Monolito bat jarri zuten honako testuarekin: "En este terreno se situaron las misiones científicas enviadas por diferentes naciones para estudiar el eclipse total de sol que tuvo lugar el día 18 de julio de 1860".
Erreferentziak
Kanpo estekak
- ↑ .