Geometrian, astroidea (tetrakuspidea, kubozikloidea edo parazikloa izenekin ere ezaguna), lau kuspidekohipozikloide bat da. Beste hitz batzuetan esanda, astroidea erruleta bat da, zirkunferentzia baten (sortzailea) P puntu baten ibilbideak deskribatzen duena erradio laukoitzeko beste zirkunferentzia baten barrutik (gidatzailea) ukituz eta irristatu gabe biratzen duenean. Izena grezierazko astro hitzetik hartzen du, izarra esan nahi duena.