Astaurraz

Astaurraz
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaAsterales
FamiliaAsteraceae
LeinuaCichorieae
GeneroaSonchus
Espeziea Sonchus oleraceus
Linnaeus, 1753

Astaurraz (Sonchus oleraceus)[1] Asteraceae familiako landare belarkara da, kardaberen taldekoa, horregatik askotan kardabera ere esaten zaio.[2]

Taxonomia

Lineok deskribatu zuen Zientziarako 1753. urtean Species Plantarum liburuan.[3]

Generoaren Sonchus izenaren oinarrian grezierazko sónkhos izena eta handik eratorritako latinezko sonchos izena daude. Teofrastok, Dioskoridesek eta Plinio Zaharrak aipatzen dute izen hori zuen landare bat, hosto arantzatsuak zituena eta jangarria zena. Espeziearen oleraceus izena latinezko ǒlǔs ("belarra") hitzetik dator, "belarraren antzekoa" esan nahi du.[4]

Deskribapena

125 cm arteko altuera har dezakeen landare belarkara da sustrai sendoak dituena. Zurtoinak tenteak dira, 4-17,2 mm-ko diametroa hartzen duena. Zurtoinak sinpleak izan daitezke eta adarkatuak ere bai. Hostoak pinatipartituak edota pinatisekatuak izaten dira 8 cm arteko luzera hartzen dutenak.[3]

Zurtoinen muturretan lore kapituluak ateratzen ditu, 120-250 lore artean izan ditzaketenak. Loreak horiak izaten dira, batzuetan hori biziak, bestetan hori argiak.[3]

Habitata

Bide ertzetan, larreen mugean, barbetxo lurretan, hormetan eta orokorrean gizakiak aldaturiko belardietan agertzen da. Itsas mailatik 2.100 metrotako altuerara arte ikusten da, edozein motatako lurzoruetan.[3]

Ugalketa eta bizi-zikloa

Urteroko landarea da. Martxoa eta azaroa artean loratzen da eta fruitua udaberrian heltzen da. Fruitua akenio bat izaten da, haizearen bidez barreiatzen dena.[5]

Iruditegia

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Valderrey, Juan Luis Menéndez. «Astaurraza» Naturaleza y turismo (kontsulta data: 2025-03-15).
  2. «Kardaberaren hosto lehorren 100 gramok 28 gramo proteina dituzte – Independentea.eus» independentea.eus 2023-10-27 (kontsulta data: 2025-03-15).
  3. a b c d (Gaztelaniaz) Valderrey, Juan Luis Menéndez. «Sonchus oleraceus L.» Naturaleza y turismo (kontsulta data: 2025-03-15).
  4. «Titre • Dictionnaire Gaffiot latin-français» www.lexilogos.com (kontsulta data: 2025-03-15).
  5. «Sonchus oleraceus L.» www.unavarra.es (kontsulta data: 2025-03-15).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.