Astúlez[1] Arabako mendebaldeko herri bat da, Gaubea udalerrikoa.
Izena
Euskaltzaindiak adierazitako euskal izena Astúlez da; hala ere, izen ofiziala Estuliz du euskaraz, eta Astúlez gaztelaniaz.[1]
Geografia
Mendiz inguraturik dago herria, ekialdetik izan ezik, bertatik Astulezko erreka ateratzen da Tumecillo ibairantz. Mendiek 1000 metrotako altuera ere gainditzen dute baina gazteluaren hondarrak dituenak 786 metrotako garaiera du. Hariztiek, artadiek eta pagadiek estaltzen dituzte maldak[2].
Demografia
Ondasun nabarmenak
- Astúlezko gaztelua: Erdi Aroan eraiki zen Gaubea harana bera eta Tumecillo eta Omecillo ibaien ertzetako gatz-ibilbideak babesteko helburuaz. Sarmiento familiarena zen XIV. mendean, gaur egun hondarrak baino ez dira gelditzen[3].
- Donemiliaga eliza: Arabako eliza zaharrenetako bat da, estilo erromanikoan eraikia. Oinplano errektangularra eta abside erdi-zirkularra ditu. Herriaren gaineko muino txiki batean kokaturik dago[4].
Erreferentziak
Bibliografia
- Alava, pueblo a pueblo. Jose Luis Sáenz de Ugarte (1983). Caja Provincial de Álava - Arabako Kutxa
Kanpo estekak