Askiaren hilobia piramide formako hilobi bat da, Maliko Gao hirian dagoena. XV. mendearen amaieran eraiki zen, Askia Mohammed, Songhai Inperioko enperadorearen aginduz, bere ehortz lekua izan zedin. Eraikina XV. eta XVI. mendeetan, Saharan zeharko merkataritzari esker, Songhai Inperioak lortu zituen indar eta aberastasunaren erakusgarri da. 2004an UNESCOk Gizateriaren ondare izendatu zuen[1].
Gune arkeologiko honen barnean 17 mko garaiera duen piramidea, bi meskita, hilerria eta aire zabaleko batzartokia daude.
Erreferentziak
Kanpo estekak