Asier Larraza Gorrotxategi (Zumarraga, Gipuzkoa, 1975eko apirilaren 13a) argazkilaria da.
Bizitza
Donostiako Soslai Argazki Eskolan argazkilari-agiria (1994-1996) jaso ondoren, Britainia Handira jo zuen ikasketak jarraitzeko. Surrey Institute University of Art & Design ikastetxean argazkilaritzan lizentziaduna (1997-2000) da.
Argazkilari profesionaltzat hainbat lan egina da, publizitate-arloan. 1997an, Zumarragako Itarte erakustaretoan Vacas mirando a un tren talde-erakusketan partaide izan zen, eta 1999an, leku berean, beste talde-erakusketa bat egin zuen, bideo, argazki, arkitektura, pintura eta abar erakutsiz. 2000. urtean egin zuen lehenengo bakarkako argazki-erakusketa, Errenteriako Gaspar erakustokian. Dantza- eta bikoizketa-ikastaroak ere egin ditu, eta Adeshoras dantza-taldearen kide izana da.
Literatura ere landu du, eta 1986an Azkue Sariketan lehenengo saria lortu zuen.
Erreferentziak
Kanpo estekak