Ashley Graham (Lincoln, Nebraska, 1987ko urriaren 30a) estatubatuar modeloa da, Vogue, Harper's Bazaar, Glamour eta Elle moda aldizkarietako lehen orrialdean agertu dena.[1]. Levi's markaren publizitatea ere egin du.[2] 2016an, Lane Bryant etxeko azpiko arropako iragarki baten protagonista izan zen, neurri handietako beste modelo batzuekin batera; AEBetako telebista kate batzuek iragarkia ez ematea erabaki zuten.[3]
Erreferentziak