- Artikulu hau Iparraldeko Frantziako estatu feudalari buruzkoa da; Frantziako eskualde historikoa gaitzat duena beste hau da: «Artois»
Artoisko konderria (frantsesez: comté d'Artois, nederlanderaz: graafschap Artesië) Erdi Aroko estatu feudala izan zen, 1384-1477/1482 bitartean Borgoinako dukeen esku, eta 1493-1659 bitartean Austriako Etxearen mende egon zena.
Geografia
Iparraldean Flandriako konderriarekin zuen muga, ekialdean Flandria eta Hainautekin, mendebaldean Calaisko itsasartearekin eta hegoaldean Pikardiarekin. Hiri nagusiak Arras (Atrecht), Calais (Kales), Boulogne-sur-Mer (Bonen), Saint-Omer (Sint-Omaars), Lens eta Béthune ziren.
Historia
1180an, Elisabet Hainautekoaren ezkonsari moduan, Frantziako koroak hartu zuen mendeko. Luis VIII.a Frantziakoak Roberto semeari utzi zion konderria; hau 1237an jabetu zen Artoisko lurrez. Oinordetzaren bitartez, 1384an Borgoinako dukeek jaso zuten konderria, eta 1493an habsburgotarren eskuetara pasa zen. XVI. mendetik aurrera Espainiako koroaren gutiziari aurre egin zion. 1659an, Pirinioetako Bakea sinatu ondoren, Frantziako eskualde bilakatu zen.
Erreferentziak
Kanpo estekak