Artilleriako jeneral bat (gaztelaniaz: Un general de artillería) 1660 inguruan Francisco Rizi espainiar margolariak eginiko oihal gaineko olio-margolana da. Luze-zabal handiko lana da: 202 × 135 zm. Gaur egun Madrilgo Pradoko museoan ikus daiteke.
Deskribapena
Margolanak artilleriarekin lotua zegoen orain arte identifikatu gabeko pertsonaia (batzuen ustez Andrés Cantelmo, italiar jatorrikoa eta Flandriako eta Kataluniako gerretan parte hartu zuena izan zitekeen) erakusten du. Lehen planoan dago, zutik, kanoi baten gainean bermatuta, eta haren ondoan, lurrean, bi bala ikusten dira.[1]
Antoon van Dyck flandiar margolariaren eragina ikusi da lan honetan.
Madrilgo Prado Museoan dago ikusgai.
Erreferentziak
- ↑ Ruiz Gómez, L. (2006). El retrato español en el Prado. Del Greco a Goya. Alicante, Espaina: Museo de Bellas Artes Gravina (MUBAG). 208 or.
Kanpo estekak