Artikoaren oszilazioa (ingelesez: Arctic Oscillation, AO edo Northern Annular Mode/Northern Hemisphere Annular Mode, NAM) latitude polarretan eta ertainetan presio atmosferikoak fase negatiboen eta positiboen artean fluktuatzen duenean sortzen den patroia da.[1]
Patroia lehendabizikoz Edward Norton Lorenzek identifikatu zuen[2] eta 1998an David W. J. Thompson eta John Michael Wallace adituek egungo izena eman zioten.[3]