Arteriola aferentea edo arteriola ekarlea giltzurruneko arteria interlobular batetik datorren arteria, odola Bowmanen kapsulara daramana. Bertan hedatzen da glomeruluko haril kapilarra, eta hor gertatzen da odolaren iragazketa, gernua sortzeko.[1] Arteriola aferenteek odol-hodi multzo bat osatzen dute, nefronei odola ematen diena. Funtsezko eginkizuna betetzen dute odol-presioa erregulatzeko, berrelikadura tubuloglomerularraren mekanismoaren zati gisa.
Erreferentziak
Kanpo estekak