Arteria oftalmikoa edo begi-arteria begi-globoko eta betzuloko arteria da; barneko karotida arteriaren zati zerebralean sortu ondoren hodi optikoan barrena sartzen da betzuloan, eta begiaren ertz medialean amaitzen da. Horra iritsita zenbait adar ematen ditu, begikoak zein begiz kanpokoak.[1] Inguruko aurpegiaren zatiak ere odolez hornitzen ditu.[2]
Erreferentziak
- ↑ Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [1989]
- ↑ Diccionario enciclopédico ilustrado de medicina Dorland 1. (27. argitaraldia) McGraw Hill Interamericana ISBN 84-7615-983-8..
Kanpo estekak