Artelan, baita ere Ederlana eta Ertilana,[1] artearen munduan sormenaren ekoizpenari deritzogu. Ekoizpen horrek funtzio estetikoa eta sotziala du. Orokorrean «arte» kontzeptua «arte ederrekin» lotzen da eta, ondorioz, artelanak arte ederren produktuak dira: arte plastikoenak edo arte nagusiak (margolaritza, eskultura eta arkitektura), literatura lanak eta musika lanak.[2]
Maisulanak
Maisulan terminoa, artearen eta estetikaren testuinguruan, ikuspuntu artistikoki edo besterik gabe teknikoki bereziki miresgarria izatea merezi duten lanak aipatzeko erabiltzen da. "Maisulan" terminoaren jatorria Europan Erdi Aroko kofradietan kokatzen da, maisu titulua eskuratu nahi zuen kofradiaren baitako edozein aspirantek egindako eskulan pieza aipatuz. Denborarekin termino hau Magnum opusen sinonimo bihurtu zen, hau da, eskulangile batek, artista batek edo idazle batek ekoiztutako guztien artean balio handieneko jotzen zen lana definitzeko.[3] Terminoaren egungo zentzuan, "maisulana" gero eta gehiago erabiltzen da laudoriozko termino gisa, egilearen lanik onena aipatuz edo ez zeren eta, zentzu horretan, oro har, artista batek, adibidez, margolari batek, maisulan bat gehiago egin ditzakela onartuta baitago.
Artelanen ezaugarriak
Hauek dira artelan baten ezaugarri garrantzitsuenetako batzuk: