Arrillor historiaurreko aztarnategia da, Zigoitiko Murua auzoan dagoena.
Gorbeian kokaturik, 1959ko uztailean aita Barandiaranek, Medrano, Arbosa, Nolte eta Santestebanekin batera, bertoko aztarnategi arkeologikoan lan egin zuten[1]. Tamalez, egun egoera txarrean dago[2].
Deskribapena
150 metro luze inguruko haitzulo lineala da, ekialderantz begira dago eta bi korridore ditu. Bien inguruan, bi sarrera aurkituko ditugu, bata Asunkorta amildegitik eta bestea, nagusia, Errekasekutik. Hainbat mailatan aurkitu dira historiaurreko hainbat tresna, gizakiak ehizatutako fauna eta baita Neanderthalgo gizakiaren hortz bat ere (Araban ezagutzen den aztarna bakarra); okupazio gehienak Erdi Paleolitokoak dira – Mousteriar aldikoak-, eta azken glaziazioaren amaierakoak – Madeleine aldikoak-.
Depositu arkeologikoek ingurumen-baldintza gogorragoak erakusten dizkigute: osagai krioklastikoak, garai hotzetan aurkitzen den fauna eta baldintza hotz eta lehorreko baso urriagoko eta belar-paisaia bat (zenbait estepa inguruko espezi). Beraz, Würm III edo Neowürm-aren lehen agerpenekin topo egiten dugu (40.000-32.000 bp artean)[3]
Erreferentziak
Kanpo estekak